Kultura

Zinema

Zinema

Estreinaldia

'Mugaritz: Amaitu gabeko sukaldea' aurkeztu du EITBk Zinebin

2011/01/24

Bilboko Guggenheim Museoan egin den aurkezpenean, Andoni Luis Aduriz eta Muartiz jatetxeko lan-taldeak parte hartu du.

Mugaritz: Amaitu gabeko sukaldea dokumentalaren aurkezpena egin dute ostiral honetan Bilboko Guggenheim Museoan. ETBk, Gentzane Martínez de Osabak, José María Argoitiak eta Alex García de Bikuñak egindako lanak Andoni Luis Aduriz euskal sukaldariaren Mugaritz jatetxearen sute eta berreraikitze lanen prozesua du oinarri.

2010eko otsailaren 15ean sute batek munduko bosgarren jatetxe onenaren sukaldea suntsitu zuen. Sutearen osteko hilabeteen kronika da dokumentala; denboraldi horretan, Mugaritz jatetxearen lan taldeak bikaintasuna bilatzen jarraitu zuen, berreraikuntzaren langileak bizikide zituen bitartean.

Ustekabeko istripu batek eragindako etenaldiak hausnarketarako eta proiektu baten birdefiniziorako aukera bilakatzen da.

Aurreestreinaldian aurpegi ezagun asko bildu da: Javier Torrontegui EITB Irratiko zuzendari koordinatzailea, Joselu Blanco ETBko Programazio zuzendaria, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Elena Arzak eta Eneko Atxa sukaldariak, Jon Maia bertsolaria, Hasier Etxeberria ETBko aurkezlea, Iñigo Segurola paisajista, Lucia Dominguin diseinatzaile eta modeloa, Carlos Tristancho aktorea, Jose Luis Rebordinos zuzendaria, besteak beste.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa