Kultura

Zinema

Zinema

Hautagaiak

Alberto Iglesias Oscarrerako izendatu dute

2012/01/25

'Chico & Rita' animazio film onenaren sailean hautatu dute; 'Hugo', 11tan, eta 'The Artist', 10etan.

Alberto Iglesias konpositorea soinu banda onenaren Oscar sarirako hautagai da, 'Tinker Tailor Soldier Spy' filmean egindako lanagatik. 56 urteko euskal zuzendariak John Williams ('The Adventures of Tintin' eta 'War Horse' lanen soinu bandak egin ditu), Ludovic Bource ('The Artist') eta Howard Shore ('Hugo') izango ditu aurkari. Honako honekin, guztira hiru aldiz izendatu dute Alberto Iglesias soinu banda onenaren Oscar sarirako hautagai: 'The Constant Gardener' lanarengatik izendatu zuten 2005ean, eta 'The Kite Runner' pelikularengatik 2007an.

Bestalde, 'Chico & Rita' animazio film onenaren Oscar saria eskuratzeko hautatu dute. 'Rango', 'A Cat in Paris', 'Puss in Boots' eta 'Kung Fu Panda 2' lanekin lehiatuko da.

Aurtengo Oscar sarietan faboritoa Martin Scorseseren 'Hugo' da, 11 saritarako hautatu baitute. 'The Artist' frantziarrak 10 hautagaitza jaso ditu eta 'Moneyball' pelikulak sei eskuratu ditu.

Martin Scorsese ('Hugo'), Michel Hazanavicius ('The Artist') eta Alexander Payne ('The Descendants') zuzendari onenaren sarirako lehiatuko dira. Horiekin batera, Terrence Malick ('The Tree of Life') eta Woody Allen ('Midnight in Paris') izango dira. Los Angeleseko Kodak antzokian emango dituzte Oscar sariak, otsailaren 26an.

Publizitatea

orain albiste

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />
Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

Albisteak

Auzokideen arteko eztabaida

Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />

Albiste gehiago

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa