Kultura

Zinema

Informa nazazu RSS

Zinema

Estreinaldiak

'Madagascar 3' eta 'El Skylab' sariduna, asteko estreinaldiak

Erredakzioa

2012/07/27

'Madagascar 3' eta 'El Skylab' 2011ko Zinemaldian saritutako lana zinema aretoetara heldu dira. 'Impávido' espainiarra ere estreinatu da; Nacho Vidal agertzen da horretan.

Iruzkinak

Umeentzako zinema izan ohi da erregea udan. Aste honetan, esaterako, Madagascar 3: de marcha por Europa animazio pelikularen txanda da. Pelikulan, Alex, Marty, Melman eta Gloriaren abenturak ikusiko ditugu, oraingoan, 3Dn.

Estreinaldien artean, Impávido pelikula espainiarrarentzat ere badago tokia; Marta Torné, Pepón Nieto eta Nacho Vidal dira pelikula horren protagonistak. Zine independentearen kutsu nabaria duten produkzioak aurkitzen ditugu asteburu honetan: aipagarriena, El Skylab. Julie Delpy zuzendari eta aktorearen laugarren pelikulak epaimahaiaren sari berezia jaso zuen 2011ko Zinemaldian.

Alex lehoia, Marty zebra, Melman jirafa eta Gloria hipopotamoa zinema aretoetan dira berriz, hirugarren aldiz. Abentura afrikarraren ostean, beste kontinente bat bisitatuko dute pelikularen protagonista basatiek. ‘Madagascar 3: de marcha por Europa’ pelikulan, hainbeste maite duten New Yorkeko zoologikora itzultzen saiatuko dira protagonistak. Bidean, geldiune bat egingo dute Europako kontinentean, eta, bertan, animaliak oso gustuko ez dituen frantses batengandik (ahotsa Eva Hachek jarri dio) ihes egin beharko dute. Alex, Marty, Melman eta Gloria animaliek lagun berriak egingo dituzte eta ikuskizunerako talentu handia dutela erakutsiko dute.

El Skylab Julie Delpy zuzendari eta aktorearen laugarren pelikula da, eta 2011ko Donostiako Zinemaldian epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen komedia frantses honek. Pelikula koral honetan, Lou Alvarez, Eric Elmonsnino, Aure Atika eta Noémie Lvovsky aktoreak nabarmentzen dira. Frantziako kostaldearen mendebaldean bizi den familia bat amonaren urtebetetzea ospatzeko bildu da, NASAko Skylab estazioa ezustean lur hartu zueneko gertaera errepikatzea eta bizitzea posible den itxaropenarekin.

Asteko estreinaldi espainiarra Impávido Carlos Therónek (Fuga de Cerebros 2) zuzendutako pelikularena da. Zuzendariak generoekin jolasten du, akzioz betetako thrillerra, zinema beltz klasikoarekin eta komedia erromantikoarekin nahastuz. Aktore taldearen buruan, Julian Villagrán dago (Rai), auto lapurra eta poker jokalari traketsa. Horrek Mikimari aurre egin beharko dio, Nacho Vidalek gorpuzten duen pertsonaiari. Gainerako aktore taldea Marta Tornék, Manolo Solok eta Pepón Nietok osatzen dute.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#