Kultura

Zinema

Informa nazazu RSS

Zinema

54. edizioa

Carlos Saurak jasoko du Zinebiren Ohorezko Mikeldia

Erredakzioa

2012/10/11

Azaroaren 16tik 26ra bitartean egingo dute aurten Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Jaialdia.

  • Carlos Saurak jasoko du Zinebiren Ohorezko Mikeldia.

    Carlos Saurak jasoko du Zinebiren Ohorezko Mikeldia. Argazkia: EITB

Iruzkinak

Carlos Saura zinemagileak jasoko du aurten Zinebiren Ohorezko Mikeldia. Azaroaren 16tik 26ra bitartean egingo dute Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Jaialdiaren 54. edizioa, eta inaugurazio ekitaldian emango diote Ohorezko Mikeldia, Bilboko Arriaga Antzokian.

Nazio mailan zein nazioartean oihartzun handia izan du Saurak, eta bereak ditu, besteak beste, Los golfos, La caza, La prima Angélica, Elisa vida mía eta Flamenco pelikulak.

Carlos Saurak betidanik izan du harreman estua Bilboko jaialdiarekin. Izan ere, Bilboko zinema jaialdiaren lehen edizioan hartu zuen parte Saurak, Cuenca izeneko metraje ertaineko dokumentalarekin. Zilarrezko Domina lortu zuen orduan. Hurrengo bi edizioetan epaimahaiko kide izan zen.

Saurak Bilbon filmatuko du bere hurrengo lana

Urtarrilean, “33 días” pelikula filmatzen hasiko da Carlos Saura Bilbon eta Bizkaiko beste zenbait tokitan, Gwyneth Paltrow, Antonio Banderas, Imanol Arias eta Barbara Goenaga aktoreekin. Pablo Picasso Guernica margolana egitera eraman zuten abaguneak erakutsi nahi ditu bertan, ezaugarri pertsonaletan eta historikoetan oinarrituta.

3.500 lan baino gehiago, Zinebin

Urtean zehar, 3.505 film jaso ditu Zinebik (aurreko urtean baino 484 gehiago) , eta horietatik 73 aukeratu dituzte Sail Ofizialean lehiatzeko. Hala, Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortu ahal izango dituzte, lehiaketak dituen hiru sailetan: fikzioan, dokumentalean eta animazioan.

Lehiaketarako aukeratu diren filmen artean Estatuan egindako 18 film daude. Horietatik zortzi euskal zinemagileek egindakoak dira.

Hona hemen Estatutako 10 lanak:

Los galgos, Gabriel Azorín (fikzioa).
Optima Life, César Espada (fikzioa).
Distopía, Jeffrey Frígula Barcia (fikzioa).
Life Vest Under Your Seat (Volamos hacia mi España), María Giráldez eta Miguel Provencio (fikzioa).
Delivery, Fabien-Mariano Ortiz (fikzioa).
Luisa no está en casa, Celia Rico Clavellino (fikzioa).
A Story for The Modlins, Sergio Oksman (dokumentala).
La aldea perdida. El lado oscuro, Manuel Jiménez Núñez (dokumentala).
Fuga, Juan Antonio Espigares (animazioa).
Bendito Machine IV, Jossie Malis (animazioa).

Hauek dira lehiaketako zortzi euskal filmak:

Los perfeccionistas, Tucker Dávila Wood (fikzioa).
Aner, Unai Gárate (fikzioa).
Voice Over, Martín Rosete (fikzioa).
Je me souviens, Gentzane Martínez de Osaba (dokumentala).
Berriro igo nauzu, Carlos Rodríguez (dokumentala).
Bajo la almohada, Isabel Herguera (animazioa).
Beerburg, Ander Mendia (animazioa).
Gernika, Ángel Sandim


Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#