Kultura

Zinema

Zinemaldia

Irailaren 16tik 24ra

Zinemaldiko galak eitb.com-en jarraitu ahal izango dira, zuzenean

Erredakzioa

2011/07/29

Zinemaren etorkizuna izango da ekitaldietako gai nagusia, eta sare sozialek leku nabarmena izango dute. Aurten, estreinakoz, itxiera ekitaldian iragarriko dute palmaresa, zuzenean.

Zinemaren etorkizuna, Internet eta sare sozialak izango dira Donostiako Zinemaldiaren 59. edizioko galen oinarriak. Irailaren 16tik 24ra bitartean egingo dute aurtengo jaialdia, eta Edurne Ormazabalek aurkeztuko du Donostia Sariaren gala. Barbara Goenaga eta Marta Etura izango dira gidariak inaugurazio eta itxiera ekitaldietan, eta azken hauek ETBn eta eitb.com-en jarraitu ahal izango dira, zuzenean.

Zein da zinemaren etorkizuna? Galdera hori izango da ekitaldietako gidoiaren ardatza, eta nazioarteko zinemagintzaren hainbat pertsonak etorkizunari buruzko beren ikuspegia plazaratuko dute.

Publikoak galetan parte hartu ahal izango du, Twitter eta Facebook bidez, eta beren mezuak Kursaaleko eszenatoki gaineko pantaila handi batean proiektatuko dira.

Gainera, antolatzaileek ekimen berezi bat antolatuko du Zinemaldiaren Facebookean, zinemazaleek parte hartu eta zinemagintzaren geroari buruzko iritzia eman dezaten. Parte hartzen duten guztien artean, inaugurazio eta amaiera galetara eta Zinemaldiaren beste saio batzuetara joateko sarrerak zozkatuko dira.

Inaugurazio ekitaldia irailaren 16an izango da, 21:00etan; eta, amaiera gala, berriz, irailaren 24an, 20:30ean. Bi ekitaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira ETBn eta eitb.com-en.


Publizitatea

orain albiste

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />
Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

Albisteak

Auzokideen arteko eztabaida

Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />

Albiste gehiago

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa