Kultura

Zinema

Zinemaldia

Irailaren 11tik aurrera

Salgai daude dagoeneko 2011ko Zinemaldirako sarrerak

Erredakzioa

2011/09/10

Zinemaldi Plazako eta Kursaal zentroko leihatiletan, Kutxako kioskoetan, Telekutxan eta Internet bidez erosi ahal izango dira. Kontsulta ezazu zinema jaialdiaren egitarau osoa.

Zinemaldiaren 59. edizioko sarrerak salgai daude dagoeneko igande honetatik, irailak 11. Hainbat modutan erosi ahalko dira: Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal jauregiko beheko solairuan), Kursaal zentroko leihatiletan (Sail Ofizialeko bonoak edota gutxienez aldiko hamar sarrera erosteko), Kutxako kioskoetan, Telekutxan eta Internet bidez (sansebastianfestival.com eta kutxa.net).

Irailaren 16tik, Victoria Eugenia antzokiko leihatilan, Antzoki Zaharrean eta Principe zinema-aretoetan erosi ahalko dira. Antiguo Berri zinema-aretoetan, berriz, hilaren 17an jarriko dituzte salgai. Belodromoko sarrerak gune horretako leihatiletan salduko dituzte, saioak hasi baino bi ordu lehenago. Sail Ofizialean erreserbatutako guneetarako sarrerak bonoaren bidez bakarrik eskura daitezke.

Pertsona bakoitzak gehienez ere lau sarrera erosi ahal izango ditu emanaldi bakoitzeko. Era berean, 6,30 euroko prezioa duten hamar sarrera baino gehiago erosita, % 20ko deskontua egingo da. Horretarako, ordea, Zinemaldi Plazan, Antiguo Berri eta Principe zinemetan, Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia antzokian erosi beharko dira sarrerak. Deskontua ez da Internet bidez erositako sarreretan egingo.

Bestalde, Gaztekutxa txartela duten 18 eta 29 urte bitarteko gazteek % 50eko deskontua izango dute saio guztietan (inaugurazio-galan, Donostia saria emateko ekitaldian, amaiera-galan eta belodromoan izan ezik). Deskontu horri aldiko hamar sarrera erosteagatik egiten den % 20ko deskontua ere gaineratuko zaio, baldin eta sarrerak horretarako gaitutako leihatiletan erosten badira, eta ez Internet bidez.
Gaztekutxa txartelaren jabeek, era berean, euskarazko azpitituluak dituzten filmetarako sarrerak euro baten truke erosi ahal izango dituzte.

Kursaaleko Sail Ofizialerako, gutxieneko plaza kopurua bermatuko da arratsaldeko eta gaueko saioetarako, 17:00etatik aurrera Kursaal guneko leihatiletan.

Zinemaldiko emanaldi guztien berri jasotzen duen Eskuko Gida 1,20 euroan erosi ahal izango da larunbatetik aurrera, Kursaaleko informazio guneetan, leihatilen ondoan, baita Okendo plazakoan ere. Asteartetik aurrera, halaber, Donostiako eta Gipuzkoako kiosko nagusietan ere erosi ahal izango da, baita Donostia Turismoaren bulegoan ere.

Kontsulta ezazu Zinemaldiari buruzko egitarau osoa.

Publizitatea

orain albiste

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />
Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

Albisteak

Auzokideen arteko eztabaida

Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />

Albiste gehiago

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa