Kultura

Zinema

Zinemaldia

Irailak 16an hasiko da

Jose Luis Rebordinos: 'Ez dut inoiz babes falta sumatu'

Erredakzioa

2011/09/11

Donostiako Zinemaldiko zuzendari berriak azaldu duenez, jaialdiko erronken artean "industriaren eta nazioarteko komunikabideen presentzia handitzea dago".

Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendari berriak igande honetan azaldu duenez, jaialdiaren administrazio kontseiluko "% 100ko babesa" jaso du eta ez du inoiz "babes faltarik sentitu". Rebordinosek kargu berria hartuko du datorren irailaren 16an.

"Hiru edo lau urtera begira", Donostiako Zinemaldiak dituen "erronken artean, industriaren eta nazioarteko prentsaren presentzia handitzea daude". "Ikusleek horretaz ohartuko ez badira ere, horrek filme handiak izatea baimenduko digu eta hori lortzen ez badugu, Zinemaldia gero eta txikiago egingo eta tokiko jaialdi bat bihurtuko da", ohartarazi du.

Datorren urtean Zinemaldiak 60 urte beteko ditu eta data hura ospatzeko "handikeririk" egongo ez dela nabarmendu du zuzendari berriak, ez bakarrik baldintza ekonomikoak direla eta, urtemuga honen gainean ideia diferente bat duelako baizik.

Rebordinosek dioenez, "ziklo eta sari bereziren bat izango dugu eta baita sari oso oso berezi bat". Izan ere, lanean ari dira dagoeneko pertsonai berezi hura Donostiara erakartzeko. "Ekonomiak baimenduz gero, baliteke bi hegazkin pribatu ordaindu behar izatea bi izen handiak ekartzeko", aitortu du.


Noren aurrean erantzun

Rebordinosek baieztatu duenez, Kultura Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, guztiek, oniritzia eman diote zinema jaialdiari egungo ereduari.

Joan den uztailean Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Kultura arduradunak jakitera eman zuenez, Udalak jaialdiak babesten jarraituko du ekitaldi hauek "euskaldunak eta herrikoiak" baldin badira. Ondorioz, Donostiako Udalak Zinemaldiari eskainitako babesa zalantzan jarri zuten PSEk eta PPk.

Guzti honetaz aparte geratu nahi da Rebordinos. Zinemaldiko zuzendariak azaldu duenez, berari bost axola zaio alderdi politikoen arteko ika-mika. "Ezin zara zarata politikoaren gainean prentsan agertzen den guztia entzuten egon. Nirekin zerikusirik ez duen gerra bat da", azpimarratu du.

Rebordinosen esanetan, administrazio kontseiluko kideen aurrean bakarrik erantzun behar du. "Hauei bakarri eman behar dizkiet kontuak eta leku horretan soilik esaten didatenari egiten diot kasu", adierazi du.

Publizitatea

orain albiste

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />
Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

Albisteak

Auzokideen arteko eztabaida

Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />

Albiste gehiago

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa