Kultura

Zinema

Zinemaldia

Kronika

'Bizitzaren zuhaitza' (The Tree of life), irudiaren indarra

Arkaitz Villar

2011/09/16

Terrence Malickek zentzumenak astintzen dituen lan zoragarria sinatu du.

Programazioak aurrera egin duen heinean gaur eskaini dituzten filmen kalitateak ere gora egin du. Terrence Malick apustu segurua da eta hori nabari zen Antzoki Zaharreko emanaldiko jendetza ikusita.

Brad Pitten eta Sean Peannen lanaren gainetik filmeko bigarren zatian haurrek haien arteko harremanean lortzen duten dialektika da filma markatzen duena.

Hasieran zuzendariak unibertsoaren, planeten eta naturaren irudien bidez proposatzen digun argitasunak ildoa galtzeko arriskua du momentu batzuetan, hala ere, eta Emmanuel Lubezkiren argazki zoragarriari esker, ikuslea txundituta geldituko da.

Gainontzeko minutuetan seme zaharrenak markatuko du filma. Alde batetik umetan anaien arteko jolasekin eta liskarrekin, aitarekin (Brad Pitt) duen harreman gogorrarekin batera, eta heldua denean bizitzarekiko duen krisiarekin ikuslearen sentimenduak muturreraino eramango ditu.

Malickek lan zoragarria erakutsi digu gaurkoan, programazioaren kalitateari bultzada handia emanez.

Publizitatea

orain albiste

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />
Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

Albisteak

Auzokideen arteko eztabaida

Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />

Albiste gehiago

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa