Kultura

Zinema

Zinemaldia

Kronika

Kim Ki-duk eta Nadine Labaki, lehen hutsegiteak

Arkaitz Villar

2011/09/17

Hego Korearrak oporretan dagoen turista bat dirudi bere lan berrian eta Nadine Labakik sakontasun gutxiko filma osatu du.

  • Kim Ki-duk zinemagilea.

    Kim Ki-duk zinemagilea. Argazkia: ZINEMALDIA

Angel Aldarondok iragarri zidan bezala edozein momentutan muturrekoa eraman dezake batek Zinemaldiko filmak ikustean. Atzoko jardunaldia Terrence Malick-en lan berriak borobildu bazuen ere ezin dut berdina esan gaurko hasieraz.

Gosariko zita ‘Amen’ filmarekin egin dut, Kim Ki-duk Hego Korearraren lan berria. Muturrean lehendabiziko kolpea izan da hori. Mamirik gabeko eta edonork egin dezakeen film erraza proposatu du. Argumentu gutxi eta bideo sormena izan baina erdibidean gelditu den lana. Europan egindako bidai batean esku kamera batekin grabatutako zinta honek protagonista bakarra du, bere maitalea bilatzen ari den neska gaztea, eta ia elkarrizketarik ez erabili izanak bere puntua izan badezake ere saiakera hutsean gelditu da esperimentua.

Libanoko Nadine Labaki zuzendariak kritika onak lortu zituen ‘Caramel’ filmarekin. Donostian aurkeztu zuen lan honekin ikuslearen saria irabaztea lortu zuen. Gaur aurkeztu duen lan berriak ere sari hori irabazteko arriskua dauka, eta arriskua diot gabezia ugari dituelako.

‘Et Maintenant on va oú?’ herri txiki bateko biztanleen arteko guda erlijiosoa saihestu nahi duten emakume batzuen istorioa da. Herritarren egoera eta elkarrizketek ikuslegoaren barreak eragingo badituzte ere pelikularen maila beherantz doa gizonezkoak nahasteko emakume ukraniar batzuk azaltzen direnean. Hor eta Labaki genero musikalera gerturatzen denean. Entretenimendurako baliogarria bada ere gehiago espero nuen.

Publizitatea

orain albiste

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />
Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

Albisteak

Auzokideen arteko eztabaida

Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />

Albiste gehiago

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa