Kultura

Zinema

Zinemaldia

Iruzkina

'Le Skylab' eta 'Bi anai': haize freskoa

Arkaitz Villar

2011/09/20

Julie Delpyk eta Imanol Rayok poztasuna ekarri diote gaurko jardunaldiari, lehenengoak film erraz batekin eta bigarrenak bere proposamenean erakutsi duen ausardiarekin.

  • 'Le Skylab' pelikulako irudua.

    'Le Skylab' pelikulako irudua. Argazkia: Zinemaldia

Harrigarria iruditzen zait erredakzio gelan Twitterreko, Gmaileko edo Facebookeko nire kontuak irekitzen ditudan bakoitzean ordenagailuan aurretik egon denaren profiletik atera eta bere pasahitza kendu behar izatea. Zin dagizuet: ez naiz inoren kontuan sartu, baina kezkagarria iruditzen zait. Inork bere bankuko on-line kontu korrontea irekita uzten badu, ordea, pentsatuko dut zer egin.

Kontu interesgarrietara itzulita, ahalik eta hoberen bizi eta filmak ikustera, alegia, ‘Le Skylab’ filmarekin amaitu genuen atzoko jardunaldia. Julie Delply aktorearen lan berria film erraza da, oso arrunta, baina  orrek egiten du berezi. Oso erraz ikusten da eta, umore dosi egokia duenez, gogo onez gidatzen du ikuslea istorioan. Amonaren urtebetetzea ospatzeko bildu den familia baten kontakizuna dakar. Topiko batzuk eta trenean gertatzen den eszena bat kendu badaitezke ere. oso lan txukuna da; nekez gogoratuko dugu hemendik hiru urtera, hala ere.

Imanol Rayo zuzendari gazteak bilakatu du film ‘Bi anai’ Bernardo Atxagaren eleberria. Lan luzea da, geldoa eta ikurrek gidatutakoa. Objektuei begiratzen dieten pasarte luzeak daude, eta askorentzat ez da ikusteko erraza izango, baina oso ederra da, batez ere Paul eta Daniel anaien arteko harremana eta bigarrenak sortuko dituen arazoak erakusteko duen moduagatik. Ausardiaz osatu du lana Rayok, eta beldur naiz askok ez dioten behar bezala aintzat hartuko. Hala ere, esan dudan bezala, magia berezia du lanak.

Abuztuaren 31 kalean, Viña tabernako ogitarteko mistoak ere ezagutu ditut gaur. Horrela esanda oso sinpleak irudituko zaizkizue, baina sinetsi iezadazue: oso onak dira.

A, eta bai: gaur festa batera goaz. Bihar, beraz ‘Cuore saila’ irekiko dugu.

Publizitatea

orain albiste

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />
Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

Albisteak

Auzokideen arteko eztabaida

Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />

Albiste gehiago

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa