Kultura

Zinema

Zinemaldia

Iritzia

Ingalaterrako auzoak jokoan sartzen dira

Arkaitz Villar

2011/09/22

Dexter Fletcher eta Paddy Considine aktoreek lehen lana estreinatu dute zuzendari bezala 'Wild bill' eta 'Tyrannosaur' lanekin. Ingalaterrako alderdirik gogorrena salatzen dute.

  • Arkaitz Villar.

    Arkaitz Villar. Argazkia: EITB

Atzo agindu nuen Cuore momentuak itxaron beharko du, jaiak bezalaxe. Garagardo batzuk edatera irten ginen atzo gauean eta azken egunotan ikusi ditugun pelikulen gorabeherak komentatzeko. 'Urteberri on, amona!' pelikulako lantaldeak Kursaaleko Ni neun antolatu zuen gabon-jaian izan ginen eta Realaren garaipena xanpainarekin ospatu genuen. Baina ezin izan ginen 'Extraterrestre' filmeko lantaldeak antolatutako jaira sartu eta gaueko abentura amaitutzat ematea erabaki genuen, eta etxera txintxo-txingo bueltatzea, gaurko pelikula festarekin jarraitzeko.

Eta sekulako jaia izan dugu Ingalaterrako zinemarekin. 'Wild Bill' eta 'Tyranosaur' zinema sozial hutsa dira, bigarrenaren kasuan modu basatiagoan.

Dexter Fletcher aktorearen lehen filma da 'Wild Bill', oso ondo egindako lana, hain zuzen ere. Ingalaterrako bazterreko auzo tipiko batean kokatzen dugu: gidoiak erritmo bizia du eta bere arma biziena ez da drama hutsa. Bill Wardek zortzi urte eman ditu kartzelan eta auzoa ez da pentsatzen zuen beste aldatu. Bere bi semeak aurrera aurrera ateratzen saiatu dira amaren laguntzarik gabe, duela hilabete batzuk joan baitzen.

Beste aktore batek, Paddy Considinek, drama muturrera darama 'Tyranosaur' lanean. Peter Mullan eta Olivia Colman dira protagonistak eta Sundanceko zinemaldian interpretazio onenari saria eskuratu zuen. Atsekabea, tratu txarrak eta muturrera eramandako biolentzia... agian nekagarriegia. Haizea faltan nabari da, baina momentuz ikusi dugun film bizienetakoa da.

Publizitatea

orain albiste

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />
Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

Albisteak

Auzokideen arteko eztabaida

Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />

Albiste gehiago

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa