Kultura

Zinema

Zinemaldia

59. edizioa

2011ko Zinemaldia: Epaimahaiak zinema ausartia saritu du

Erredakzioa

2011/09/25

Donostiako Zinema Jaialdiak irabazleen zerrendak ez du inor epel utzi. Isaki Lacuestaren zinema berritzaileak Urrezko Maskorra eraman du etxera.

  • Irabazleen taldeko argazkia.

    Irabazleen taldeko argazkia. EFE

Donostiako Zinemaldiko 59. edizioari amaiera eman diote larunbat gauean, Kursaalen izandako sari banaketa ekitaldian. Aurten, lehen aldiz eta Jose Luis Rebordinos jaialdiaren zuzendari berriaren eskutik, irabazleen izenak itxiera ekitaldian bertan eman dituzte jakitera. Barbara Goenaga eta Marta Etura aktore donostiarrak aurkeztutako emanaldian zirrara uneak, eskerrak eta ezustekoak izan dira.

Isaki Lacuestaren 'Oinkada bikoitzak' lanak Urrezko Maskorra irabazi du. Pelikula gogoetatsu honek sinesgabezia eragin zuen, faboritoen kinieletan ere ez zegoela. Zinemaldiaren golardorik handienaren irabazlearen izena ezagutu zenean, prentsa aretoan txistuak entzun ziren. Zuzendariak, ordea, ez entzunarena egin zien kritikei. Lacuestak baieztatu duenez, "jendeak pelikula ulertuko du". Honen iritzian, zinemaldi bat ez da "toki aproposa" horrelako pelikula batentzat, "dena oso azkar" doalako.

Zinema jaialdiaren irekiera ekitaldian Frances MacDormand epaimahaiaren presidenteak ohartarazi duenez, "ausart jokatu behar duzue", ez ohiko zinemaren aldeko apustua eginez.

Bederatzi urte igaro dira filme espainar batek Urrezko Maskorra irabazi zuenetik. Azkena Fernando Leon de Aranoaren 'Los lunes al sol' lana izan zen.


Zirrara uneak eta ezustekoak ere

Maria Leonek emakumezkoen aktorerik onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuenean izan zen itxiera ekitaldiaren une hunkigarrienetarikoa. Bai Ling Txinako aktorea eta epaimahakidea muxukatu ostean, eskerrak eman zituen eta "agure izan arte" oholtza gainean egoteko hitza eman zuen.

Irabazleei dagokionez, Enrique Urbizuren filmeak ez du saririk jaso eta horrek harridura sortu du publikoarengan eta kritikarengan. 'Bakerik ez gaiztoentzat' pelikulak eta Jose Coronado protagonistak hutsik joan dira Donostiatik. Hala ere, adituen kritika onak jaso dute eta horrek eragina izango du zinema-aretoetako txarteldegietan.

Publizitatea

orain albiste

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />
Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

Albisteak

Auzokideen arteko eztabaida

Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

<a href=Jokalari zuri-gorriak berdegunean berotzen ari dira" class="foto" />

Albiste gehiago

Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa