telebista

aurkezleak

Ilaski Serrano

Norbaitek zalantzarik balu, esan dezagun mihiluzerik mihiluzeena Bermeon jaio zela 1976ko martxoaren 9an, azken urteotan Nafarroako Arantzan bizi bada ere.Ikasketetan beti ikasle eredugarri, zintzo eta isila izan ondoren, kazetaritza karrerari ekin zion, ahalegin eta esfortzu askoren ondoren lizentziatura lortuz. Garai horretan guztian ez zaio parranda bakar batere ezagutzen, fakultatetik etxera eta etxetik fakultaterako bidea besterik ezagutu ez zuen emakume honi. Titulu batekin nahikoa ez eta 'Mihiluze'n aritu den bitartean antropologo ere bilakatu da. Emakume hau ez da denbora alferrik galtzekoa.Ikasketak amaitu gabe zituela, eta kontratazio arduradunak oporretan zeudela aprobetxatuz, Euskadi Gaztean infiltratu zen 21 urterekin, 2007ko uda bitartean bertako ahots ezagunenetako bat izan delarik, beti toparen topean.Bere infiltrazio saioak ez ziren ordea irratira mugatu eta telebista saio batzuetan agertzea lortu zuen. 'KTM!' gazteentzako saion ikusi ahal izan genuen lehendabizi eta gero 'Betizu' programan, 'Gain-Gaina', 'Betishow' eta 'Betizu Arena' saioetan aritu zen aurkezle lanetan. Ondoren, bi urtez aritu zen herriz herri 'Betimu' saioa aurkezten (karaokea). Bera horren pertsona herabea eta isila izanik, ez da ulertzen nork aukeratu zuen denbora batera, 'Kuxkuxeroak' umore-saioa aurkezteko.2006ko urtarriletik aurrera, ETB1eko 'Mihiluze' programaren aurkezle, gatz eta piper.Ikasturte honetan, bestalde, Euskadi Irratiaren 'Oilategia' saioan entzun ahal izango duzue egunero Pagadi eta Iraolaren konpainia txarrean..

Ilaski Serrano

Besteak

Publizitatea
Publizitatea

orain albiste

Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

Albisteak

Auzokideen arteko eztabaida

Emakumezko bat aiztokadaz hil dute Bilbon

<a href=Partida, hasteko zorian" class="foto" />

Kirola

Athletic-Barcelona

Partida, hasteko zorian

Albiste gehiago

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa