telebista
A.E.
2009/03/30
Halaber "EITB Kultura Gaua"ren baitan datozen bi ostiraletan Korrika 1997-2007 dokumentala eta Jon Maiaren Bidaia Intimoak eskainiko dira.
Bideoak (1)
Tuteran abian jarri den Korrika 16. ekinaldiari arreta berezia eskaintzen ari zaio Euskal Telebista. Saio bereziak eta eguneroko tartea izango du Ongi Etorri izenburupean. Egunero jazotzen dena kontatuko du Ana Castrok Korrika bertatik eta blog itxuran ETB-3n ikusi ahal izango da egunero-egunero gauean 23:30ean.
Ongi Etorri honetan ibilbidearen egunerokoa biltzeaz gainera, partaidetza bultzatu nahi da, eta jendeak Korrika lasterketatik bidalitako bideo eta irudiak eskainiko dira.
Horrez gain datozen bi asteetako “EITB Kultura Gaua” saioak Korrikari eskainita egongo dira. Datorren ostiralean, martxoaren 27an, Korrikaren sorrerari erreparatuko diote , orain ia 30 urte nola sortu zen korrika, aitzindariak eta anekdotak bilduko dituzte. Oñatin hasi zen hura eta Euskaltzaindiako burua izan zen aita Luis Villasantek , lehen dorsala eraman zuen Tarte horretan Korrika 1980-200 dokumentala eskainiko dute.
Korrika 1980-200 Euskararen aldeko lasterketaren historia biltzen duen dokumentala eskainiko du.Hainbat ataletan banatuta, Korrikaren sorrera eta historian zehar izan dituen arazoak eta gorabeherak ekarriko dituzte gogora. Gainera, euskaldun berrien testigantzak jasoko dituzte eta euskararen transmisioan AEKk izan duen garrantzia aztertuko dute. Bestalde, lekukoa eraman dutenen sentsazioak, mugaz gaindiko ekimena izateak sortzen dituen sentimenduak eta beste gauza asko kontatuko dira ordubeteko dokumentalean.
Gure kaleetatik bi urtetik behin igarotzen den lasterketa honen xarmak jende ugari liluratu du, bere sorreratik bertatik. Edozein kirol ekitaldik adina edo gehiago hunkitzen ditu parte-hartzaileak hamar egun irauten duen manifestaldi honek. Horren atzean dagoena ezagutzera aterako dira kamerak, Korrikaren liluraren benetako motiboen bila, lekukoa eskutan hartzeak sortzen duen sentsazioaren zergatiak aztertzera. Izan ere, Korrika, euskararen aldeko ekimenik handiena izateaz gain, fenomeno kultural, sozial eta politiko bat da.
Horretan sakondu asmotan, 26 lagunen adierazpenak bilduko dituzte. Korrika sortu zenetik gaur egunera bitarte, lasterketarekin harreman berezia izan dutenak guztiak, izan antolatzaile, politikari, euskaldun-berri edo lekukoaren eroale. Julen Kaltzada, Edurne Brouard, Urtsa Errazti, Xabier Amuriza, Julen Madariaga, Juan Gorriti, Eli Galdos, Jean Haritschelhar, Mari Karmen Garmendia, Teresa del Valle, Karmen Galdeano, Gotzon Hermosilla, Itxaro Borda, Jose Elorrieta, Patxi Gaztelumendi, Martxelo Otamendi, Xabier Alegria, Joan Mari Larrarte, Pello Zabala, Miren Erzilla, Jose Anjel Iribar, Jagoba Manterola, Jakes Bortairu, Julio Ibarra, Fermin Muguruza eta Caroline Philips dira euren esperientzia pertsonalaren berri emango duten protagonistak.
Orio Produkzioak etxeak ekoiztu du dokumentala, Eider Rodriguez eta Eriz Zapirainen zuzendaritzapean. Errealizazioa Guille Sanchez eta Maialen Sarasuaren esku egon da.
Bidaia Intimoak
Hurrengo astea, apirilaren 3an “EITB Kultura Gauak” aurtengo edizioaren bildumarekin batera , egun AEK bizi duen egoeraz , ikasle kopuruaz , estrategiaz ... eta 15 korriketan parte hartu dutenak izango dituzte hizpide Orain arte egin diren klipen errepasoa ere egingo dute.
Ondoren Jon Mayak Orio ekoiztetxearekin egindako Bidaia Intimoak dokumentala eskainiko da.
Jon Maiak zuzendutako Bidaia intimoak dokumentala da Mixele, Rami, Jesus Mari eta Tereixa. Lau pertsona ezezagun, aktore izan gabe eta zinemaren munduarekin inolako loturarik eduki gabe, prest agertu dira Korrika 16ri ekarpen eder hau egiteko. Protagonistak labur-labur aipatzeko esan dezagun Mixele Lapurdin jaio zela, euskaldun, baina ama hizkuntza frantses eskola publikoaren eraginez galdu zuela haurtzaroan. Gaztetan berreskuratu ondoren, gaur egun irakasle dugu Itsasuko AEKn. Rami Aljeriako ber-berea dugu, gaztetan Parisera ikasketak egitera joana. Han ezagutu zuen Goizuetako neska batek ekarri zuen Euskal Herrira eta euskarara, eta gaur egun Goizuetan bizi da, euskaraz. Jesus Marik euskara izan zuen ama hizkuntza, baina txikitan Ermuan eta gero Gasteizen bizitzearen ondorioz, galdu egin zuen euskara, eskolaren eta kaleko lagunen eraginez. Baina euskaldun eta abertzale sentitzen zen eta horrek bultzatu zuen euskara berreskuratzera, soldaduskatik bueltan. Tereixa, berriz, Galizian jaiotakoa da, baina, beste asko bezala, Bilbora etorri zen lan bila. Ikastoletan irakasleak behar zirela jakinda, berehala hasi zen euskara ikasten eta gaur egun Portugaleteko Asti Leku ikastolan dihardu lanean.
Hamaika dira euren modura euskarara hurbildu direnak eta euskaldun asko eta asko lau pertsona hauen bizitzetan identifikatuta sentituko dira, beraiek euskaraz bizi nahi dugunon herrira egindako ibilbidea milaka lagunek egin dutenaren antzekoa izango baita ziur aski. Bidaia intimoak, Jon Maiak zuzendutako eta Orio Produkzioak ekoiztetxeak Korrika 16rentzat egindako dokumentala Bidaia Intimoak apirilaren 5ean, Korrikaren amaierako egunean ETB-1 eta ETB-2n eskainiko da azken kate honetan azpidatzita emango da.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Ikusiena
6841 bisita
Vaya Semanita, Cambio Radical: Nekane Amaya, la gitana abertzale
5549 bisita
3329 bisita
Vídeo de El Conquistador. Bronca entre Bárbaro y Julen Madina
2550 bisita
Beso entre Omar y Vero y la reacción de Lujanbio | El Conquistador
1994 bisita
El Conquis 2012: Las chicas hablan de la tanga de la Gran Danesa
1903 bisita
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
1348 bisita
Entrevista de eitb.com a Andoni González, primer eliminado del Conquis
1091 bisita
976 bisita
Entrevista a Bárbaro en el hotel tras abandonar El Conquistador
947 bisita
David gana el duelo en el laberinto de fardos | El Conquistador
888 bisita
Vídeo reality | Joking of: Asado argentino | El Conquistador
873 bisita
Avance del quinto capítulo de El Conquistador del Fin del Mundo
762 bisita
670 bisita
Vídeo reality. Eli le pregunta por qué no abandonó antes el Conquis
661 bisita
Vaya Semanita, Cambio Radical: El Katxi y la despedida de Joxerra
645 bisita
Vaya Semanita, Cambio Radical: El cenizo, un aguafiestas nato
585 bisita
Vídeo de gastronomia | Guarrindongada: bocata de cacao, quesitos
575 bisita
82 bisita
38 bisita
Entrevista al oncólogo pediátrico Alberto Martí Bosch, en 'Hágase la Luz'
34 bisita
Itziar Atienza: ''Ki-ku' es mi clave para definir a un tio bueno'
32 bisita
20 bisita
Peio Zabalak etorri zaigun neguaren eguraldi iragarpena egin digu
18 bisita
14 bisita
11 bisita
10 bisita
Nonick, EITB a la carta, IPv6 y nuevas consolas de videojuegos
8 bisita
8 bisita
8 bisita
8 bisita
7 bisita
7 bisita
6 bisita
5 bisita
5 bisita
1019 bisita
Entrevista de eitb.com a Bárbaro Oreste ''Cuba'' | El Conquistador
892 bisita
Vídeo del concierto de Madonna en la Super Bowl | Vídeo de Madonna
669 bisita
Vídeo de Michel Teló | Michel Teló y su 'Ai se eu te pego', en España
577 bisita
Vídeo de la Ertzaintza | Testimonios: 30 años de la Ertzaintza
553 bisita
Vídeo de afición del Athletic en San Mamés | Athletic-Mirandés (6-2)
537 bisita
Vídeo del atropello mortal de Vitoria | Muere un matrimonio en Vitoria
503 bisita
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
493 bisita
Vídeo de los mejores momentos del Athletic-Mirandés | Copa del Rey
466 bisita
421 bisita
Vídeo de salida del autobús del Athletic | Athletic-Mirandés en Copa
378 bisita
Vídeo de celebración del Athletic en San Mamés | Athletic-Mirandés 6-2
365 bisita
361 bisita
Vídeo del atraco en un banco de Usurbil | Vídeo de atraco con rehenes
345 bisita
333 bisita
Vídeo de accidente autobús | Autobús choca contra un árbol en Gasteiz
304 bisita
284 bisita
Vídeo de aficionados del Athletic en Pozas | Athletic-Mirandés en Copa
240 bisita
Vídeo del temporal | Consejos de Txus Jaio para conducir bien
292 bisita
Vídeo de Miranda de Ebro | Mirandés-Athletic Copa ambiente previo
255 bisita
Vídeo Copa del Rey | Mirandés-Athletic: Niños cantan himno de Mirandés
218 bisita
Vídeo de entrevista a Miguel Mari Urrutia | Vídeo de remonte
199 bisita
LLorente quiere quedarse en el Athletic | Video del Athletic
196 bisita
El Athletic gana por 7-2 a la Real Sociedad en la liga femenino
183 bisita
Vídeo de montaña | Altitoy Ternua 2012, la belleza de los Pirineos
147 bisita
Vídeo de la previa del partido de Copa del Rey Athletic-Mirandés
132 bisita
Vídeo goles Mirandés-Athletic 1-2 | goles de Fernando Llorente
130 bisita
107 bisita
Vídeo de los goles del Eibar-Alavés | Victoria de los armeros (2-1)
104 bisita
Vídeo de entradas agotadas para el Athletic-Mirandés | Semifinal Copa
101 bisita
Athletic-Mirandés | Infante realiza la ofrenda al busto de 'Pichichi'
90 bisita
Vídeo de declaraciones de Contador | El TAS sanciona a Contador
90 bisita
83 bisita
69 bisita
64 bisita
Vídeo de avalancha de aficionados del Oviedo en Lugo | Vídeo fútbol
63 bisita
Vídeo de declaraciones de Pouso en San Mamés | Athletic-Mirandés 6-2
264 bisita
259 bisita
198 bisita
176 bisita
139 bisita
Madonna + M.I.A. + Nicki Minaj en el vídeo Give me all you luvin'
130 bisita
119 bisita
'Dame un minuto de paz', concurso organizado por la Unesco Etxea
98 bisita
97 bisita
Vídeo de estrenos en cines: 'Katmandú', 'Moneyball' y 'Los Muppets'
80 bisita
Madonna + M.I.A. + Nicki Minaj, Give me all you luvin' bideoklipa
69 bisita
59 bisita
57 bisita
'Topografías de la memoria', exposición fotográfica en la Alhóndiga
48 bisita
44 bisita
Gira de conciertos de Berri Txarrak | Disco Haria | Video musical
41 bisita
Gotyeren kantaren bertsio berezia: bost gazte gitarra bakarrarekin!
41 bisita
Euskal Telebista estrenará el próximo martes La conspiración
41 bisita
113 bisita
94 bisita
Gaztearen asteburuko proposamena: Michel Telo, Ai se eu te pego
80 bisita
72 bisita
Bideoklipa l Itziarren Semeak taldearen ''Gau luzeak'' kantua
63 bisita
60 bisita
57 bisita
Adeleren Someone like you, Maria Izaga aramaioarraren ahotsean
55 bisita
David Guetta eta Nicki Minaj, Turn on me kantaren bideoklipean
48 bisita
42 bisita
37 bisita
35 bisita
Kasabianek eta Suedek BBK Liven emandako kontzertuak, igandean ETB-3n
34 bisita
32 bisita
29 bisita
Michel Teloren Ai se eu te pego arrakastatsua, orain ingelesez
28 bisita
27 bisita
Zenttric, La noche que estuvimos a punto de casarnos bideoklipa
26 bisita