telebista

telebista

Final handia

Gotzonek irabazi du ''Conquistador del Fin del Mundo'' lehiaketa

A.A.

2009/05/05

Berangoko gaztea bost duelu gainditu ondoren iritsi da finalera eta azken proba horretan ere onena dela argi utzi du, bera izan baita Munduaren Amaierako Itsasargira iristen lehena. Horretaz gain, ikusleen lehiakide gustokoenaren saria ere irabazi du.

Azkenean, Gotzon Mantuliz izan da "Conquistador del Fin del Mundo" lehiaketako 5. edizioaren irabazlea. Munduaren Amaierako Itsasargira iristen lehenengoa izan da eta berak eraman du 18.000 euroko saria.

Gotzon, Josu, Alonso eta Ndiaga iritsi ziren lehiaketako finalera. Beagle kanaleko ur izoztuetan igerian aritu ziren lehendabizi eta 9 kilometroko arraunean ondoren. Berangoko gaztea izan da onena azken proba honetan, baita saioak iraun duen artean pasa dituen bost dueluetan ere, lehiaketa honetan inork egin duen markarik onena jarriz.

Gotzonek Condorren taldean hasi zuen saio honetako ibilbidea. Garai horretan proba guztietan parte hartu zuen eta onenetako bat zela erakutsi zuen. Baita dueluetan ere, bi taldekide kanporatu baitzituen.

Bi taldeak bat egin ondoren, berriz, Puma taldeko kideek zeukaten paktuari aurre egin behar izan zion. Hauek Condorren taldekoak izendatzen zituzten beti dueluetarako. Gotzoni hiru jokatzea tokatu zitzaion.

Hala ere, bere irrifarrari eta gainerako lehiakideenganako jarrera onari esker, lagun onak egin ditu Gotzonek saio honetan. Horrela bada, azken saioetan Gotzonen alde egin dute beste hainbat lehiakidek Pumen arteko paktu hura hautsiz.

Guzti hau dela eta Gotzonek irabazi du ikusleen lehiakide gustokoenaren saria ere. Helmugara lehendabizi iristeagatik irabazi dituen 18.000 euroetaz gain, Jamaikara bidaia poltxikoratu du berangotarrak. Jaso diren milaka SMSen artean Kosta Ricara bidaia zozketatu da eta Maite Ferrer irundarra suertatu da garailea.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa