telebista

Bertsoak

Finalaurdeneko saiorik onenen errepasoa, gaurko 'Hitzetik Hortzera'n

A.E.

EiTB

2013/11/03

Azaroaren 9tik aurrera, finalerdiak oso-osorik zuzenean eskainiko ditu ETBk, eta Nafarroan eta Iparraldean ere ikusi ahal izango dira.

Iruzkinak

Gaur, 'Hitzetik Hortzera' saioan, finalaurdenetako kanporaketak jokatu ondoren, lehen fase honetan izan diren saiorik onenen errepasoa egingo dute. Halaber,  urriaren 25ean Itziarren, Lankuren 10. urteurrena ospatzeko, egin zen afari-jaialdiko bertsorik onenak ere bilduko dituzte. 15:00etan eskaintzen da igandero 'Hitzetik Hortzera', eta astelehen gauean ere ikusgai dago 'Goenkale'ren ondoren, 23:15ean.

Azaroan jokatuko dira txapelketa nagusiaren zazpi finalerdiak. Osorik eta zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango dira ETBKn eta baita eitb.com-en bidez ere.  Finalaurre horien kontakizuna Aitzol Barandiaranek eta Josu Goikoetxeak egingo dute.

Halaber, kanporaketa horiek zuzenean emateaz gain, larunbatetako saioen laburpena igandeko ETB1eko 'HH' saioan ikusgai izango da, eta igandetako saioen laburpena, berriz, astelehen gauetako saioan.

Finalerdia seinale analogikoren bidez ere zabalduko du ETBk, Nafarroan eta Iparraldean ikusi ahal izateko, ETB1en bidez deskonexioan.

Horrez gain, abenduaren 15ean Barakaldoko BECen izango den final handia oso-osorik eta zuzenean ETB1en emango da.

Iruzkinak

Publizitatea
Musika Lehiaketa Musika Lehiaketa Musika taldeei buruzko guztia!
Gu Ta Gutarrak Gu Ta Gutarrak Koadrila jatorrenaren bila
Goenkale Goenkale Telesail arrakastatsuaren webgunea
Zuek hor eta… Zuek hor eta… Umorea eta aktualiatea egunero

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
13:58 - 14:45 Gaur Egun, eguerdikoa
14:58 - 16:00 Teleberri, eguerdikoa
16:00 - 18:00 BIGARREN B: Athletic B-Sestao
18:00 - 20:00 2. MAILA: Alaves-Alcorcon
20:58 - 22:00 Teleberri, gauekoa
21:00 - 23:00 ENDESA LIGA: Bilbao Basket - Sevilla
22:15 - 23:50 Euskal Herriko Dantza Txapelketa
Publizitatea

Ikusiena