telebista

telebista

Kirolez Kirol

Gazte mailako Kopa Finala Athletic eta Sevillaren artean ETB-1n

Ainhoa Hernandez

2009/06/26

''Kirolez Kirol'' saioak Bizkaiko Herriarteko finala ere eskainiko du Galdakao eta Zaratamoren artean

ETB-1ek Athletic eta Sevillaren arteko norgehiagoka eskainiko du zuzenean Nerjan ospatuko den Kopa finalean, larunbat honetan arratsaldeko 19:30tik aurrera. Talde txuri-gorriak azkeneko finala 1992an jokatu zuen, besteen artean, Julen Guerrero, Aitor Karanka eta Gontzal Suances jokalari zituela. Final honetara ailegatzeko, Athletic-ek Celta, Espanyol eta Barcelona gainditu behar izan ditu. Partidaren gaineko komentarioak egiteko Valentín Ergezabal eta Luciano Iturrino egongo dira, azken hau, jokalari ohia eta gaur egun Lezaman teknikari dabilena.

Gazteen finalaren aurretik, ordea, “Kirolez Kirol” saioak Galdakao eta Zaratamoren arteko Bizkaiko Herriarteko pilota finala eskeiniko du 16:35tik aurrera. Bi herriak beste urteetako finaletan oso emaitza onak lortu izan dituzte: Galdakao da gaur eguneko txapelduna eta Zaratamok behin baino gehiagotan irabazi du txapelketa. Partidaren emanaldia Koldo Aldalur eta Enrique Agirrebeitiaren esku eskeiniko da.

Horrez gain, ETB-3k Euskadi eta Galiziaren arteko saskibaloi partida emango du arratsaldeko 19:55tik aurrera. La Casilla polikiroldegian ospatzen den Nazioen Txapelketaren baitan jokatzen da neurketa eta txapelketa honetan Euskadi, Catalunya, Galicia eta Kanadak parte hartzen dute. Xabier de la Fuente eta Josean Aldalurrek gidatuko dute kirol emanaldia, eta Euskadik irabaziko balu, igandean, ekainak 28, ETB-1ean emitituko litzateke finala arratsaldeko 19:00tik aurrera.

Amaitzeko, ETB-1ek Elgetan ospatzen ari den 4 1/2ko Txapelketaren finalerdiko bi partida emango ditu. Kadeteen mailan lehenengo finalerdia Elezkano II eta Gallurraldek nor baino nor egingo dute. 23 azpikoz mailari dagokionez, Mendizabal eta Larrañagak finaleko postuetako bat jokatuko dute eta Iñigo Aiestaran eta Juan Luis Uberaren artean jokatuko dute bigarrena.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa