telebista

telebista

Arrakasta

"La Noche De...", astearte honetako audientzietako burua

E.M.

2009/07/02

200.000 lagunek ikusi zuten Felix Linaresen saioa.

ETB-2ko "La Noche De..." saioa astearte honetako audientzietako burua izan zen, 200.000 lagun baino gehiagok Felix Linaresen programa aukeratu zuten eta.

Izan ere, "La Noche De..."-k %25,9ko pantaila kuota izan zuen, eta EAEko biztanleen laurdenak ETBko bigarren kateko zinemari buruzko saioa ikusi zuela esan nahi du horrek.

Are gehiago, uneren batean 355.000 lagunek Van Helsingen aurreko zinema saioarekin konektatu zuten.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa