Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

ETB-1eko lehiaketa

32.195 euroko zakua banatuko dute ostiralean "Mihiluze" saioan

Ainhoa Hernandez

2009/07/02

Programak inoiz banatu duen sari handiena eramango du Lekeitioko bikote batek ostiral honetan.

"Mihiluze"k ETB-1eko historian eman den dirutzarik handiena banatuko du ostiral honetan. Lekeitioko Iker Ajuriagerrak eta Izaskun Roblesek 31.040 euroko zakua irabaziko dute, "Mihiluze"ko inoizko sari potoloena.

Zakua irabazteaz gain, aurreko saioetan irabazitako dirua ere gehituko zaie bi lehiakide lekeitiarrei. Mihiluzeko bikoterik aberatsena izango da 32. 195 eurorekin. Iker Ajuriagerrak 29 urte ditu eta euskara teknikaria da eta Izaskun Roblesek 27 urte ditu eta Enpresa Zientziak ikasten dabil.

Izaskun eta Ikerrek baino lehen, zakurik handiena irabazi zuen bikotea Erromoko Erlantz Ibargurengoitiak eta Bilboko Ainhoa Arregik osatzen zuten eta 19.820 euroko zakua irabazi zuten.

"Mihiluze" ostiral honetan 21:50etatik aurrera ETB-1en.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa