telebista

telebista

Bi Errepidean

Animaliakeriak ostiral honetako "Bi errepidean" saioan

Ainhoa Hernandez

2009/07/03

Animaliak eta haiekin lan egiten dutenak izango dira ostiraleko saioaren protagonistak, gaueko 21:15tik aurrrera, ETB-1en.

Ostiraleko "Bi errpidean" saioan animaliak eta haiekin lan egitera ohituta daudenak izango dira protagonista. Alde batetik, Euskal Herriko errekortari taldearen historia ezagutuko dute saioan zehar Jokin eta Ander Rodriguez anaien eskutik. Uda garaian, errekortari gazte hauek jairik jai ibili ohi dira, behiei eta zezenei errekorteak eta izkin egiten. Espainian zehar, adarretatik uztaiak zintzilikatzeko antolatzen diren lehiaketetan ere parte hartzen dute urte osoan. Biki hauekin batera Bergarako jaietara hurbilduko dira saioko kamerak eta zezen plazan haiek antolatutako emanaldian parte hartuko dute.

Beste alde batetik, "Gorriti eta bere animaliak" ikuskizuna barrutik ezagutzeko aukera paregabea izango dute saio honetan. Duela 25 urte Joxe Mari Gorritiberea asto, txerrikume, oilar eta zezenekin ikuskizunak egiten hasi zen. Ukuiluan entrenamenduak egin ondoren, herrietako plazetara hurbiltzen da askotan jendea animaliekin goza dezan. Zestoako eskolara lagunduko diote debatar honi halako ikuskizunak nola antolatzen dituen ikusteko.

"Bi errepidean" ostiral honetan 21:15tik aurrera ETB-1en.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa