Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Kirolez Kirol

Estropadak eta zaldi jauziak larunbatean ETB-1en

A.E.

2009/07/03

Gauean ETB Kantxa Txapelketako finala eskainiko da.

Larunbat honetan, estropadak, zaldi jauziak eta pilota izango dira ETB-1eko kirol eskaintza nagusia. Hasteko 18:00etan Bilbotik XI. Telefónica Bandera eskainiko da, Mikel Olazabal, Baserri eta Juanan Legorbururen eskutik.

Ondoren, berriz, Loiolago Zalditegitik Nazioarteko Zaldi Jauzien Lehiaketa izango da ikusgai. Pedro Mari Goikoetxeake ta Itziar Monasteriok egingo dute kontakizuna. Batetik Oxerk Kopako proba emango da aurretik grabatuta. Telebista autonomikoen izenean, 10 zaldik parte hartuko dute. Guztira 7 proba dira denboraldian zehar(Valentzia, Toledo, Donsotia, Santander, A Coruña, Gijón eta Bartzelona). Donostikoa hirugarren proba da eta euskal ordezkaria Jesús Garmendia izango da. Zuzenean, berriz, 19:45 inguruan, zuzenean, Donostia Hiria Sari Nagusia emango da. Asteburuko probarik inportanteena da. Mundu guztitik etorritako zaldi eta zaldizkorik onenek parte hartuko dute. Guztira, asteburuan zehar, 175 zaldi eta 80 zaldizko inguru izango dira Donostian.

Larunbateko proba nagusian, 20.000 euro emango dira saritan Gauean berriz, pilotari zabalduko dio leihoa ETB-1ek. Bezperan jokatutako ETB Kantxa Txapelketako final eskainiko da. Koldo Aldalur eta Juan Luis Ubera egingo dute Elgetan jokatzen den lehiaketaren kontakizuna.&' || 'nbsp;

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa