telebista

telebista

OHD 2dean!

''OHD 2dean'' kastingaren final handia, igande honetan ETB-1en

A.E.

2009/07/03

9 hautagai nor baino nor ''OHD2an!'' saioko hurrengo edizioan parte hartzeko.

''''OHD 2dean!'''' saioan iritsi da azkenean finalaren eguna. Hiru sailkapen-gala gainditu ondoren, 9 hautagaiek azken urratsa eman beharko dute oraindik "Oh happy day"saioa''''ren hurrengo edizioan egoteko. Bakoitzak kanta bana abestu beharko du, eta epaimahaiak kanta hori hartuko du kontuan kanpoan nor geratzen den erabakitzeko. 9 hautagai dira, eta zortzirentzat tokia besterik ez dago.

Hautagaiak, hauexek: Eibarko Koroa, Lazkaoko Xanbe, Tolosako Hodeitruk, Barañaingo Abesbatza, Fruizko Lamiñe, Mallabiko Jasokunde, Donibane Lohizuneko Tximitxama, Irungo Kabigorri eta Orioko Salatxo. Horietako bat bigarren ediziotik kanpo geratuko da.

“OHD 2dean!” saioko epaimahaia Maixa Lizarribar trikitilariak, Joxe Mendizabal konpositore eta moldatzaileak eta Iñigo Arbiza musika kritikariak osatzen dute.

Ikusleen eskariei men eginez, saioak OHD1-eko irabazlea gonbidatuko du, Errenteriako Oinarri taldea. Galan ''''Joyful, Joyful'''' abestia eskainiko dute, txapela irabazi zutenean abesturiko kanta. “OHD 2dean!” igandean eskainiko dua, 22:15etan, ETB-1en.&' || 'nbsp;

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa