Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Nick dut nik

ETB-3 Twitter programa batean integratzen duen lehen telebista katea Europan

A.E.

2009/07/23

Aldibereko mezularitza programa ezaguna ETB-3ko ''Nick dut Nik'' saioaren barruan

  • Arantza Garces.

    Arantza Garces. Argazkia: EITB

ETB-3k Twitter aldibereko mezularitza programa ezaguna erabiliko du telebista saio baten barruan. Hori egiten duen lehen telebista kate europarra da ETB-3. ''''Nick dut Nik'''' saioan egingo du , Euskal Telebistaren hirugarren katetik emititzen den Interneti buruzko saioan datorren asteazkenean, hilaren 29an. Ekainaren 1ean Microblogging programarekin proba bat egin zen saioan zehar eta probaren arrakasta ikusita, ''''Nick dut Nik'''' saioak esperientzia errepikatuko du datorren astean. Ikusleek programan elkar komunikatzeko aukera izango dute Twitter-en bitartez 22:00etatik aurrera ETB-3n.

Berrikuntza, Faktoria Crossmediaren esku dator. Komunikazio enpresa hau, EITBko Injinerutza sailaren ezinbesteko laguntzarekin, Europan lehengo aldiz burutzen den komunikazio esperientzia multimedian murgildu da. Twitter-en integrazioak, ikusleen mezuak berehala publikatzea dakar, baita saioaren edukien inguruan iritziak partekatzea eta saioarekiko elkarrizketa paralelo bat izatea ere.

Beste telebista saioetara bidaltzen diren ohiko SMSrekin alderatuta, Twitter-ek ez du kosturik bere erabiltzaileentzat eta gainera, erabiltzaileen artean posible egiten du elkarrizketa bat izatea bai saioan eta baita saioa amaitu ondoren ere.

''''Nick dut Nik'''' programak aurrerapausu handia eman du Internet eta telebista geroz eta hurbilago egon daitezen. Sareak eskaintzen dituen aukera guztiak eta telebistaren impaktu zein zabalpena bateratzea lortu du ''''Nick dut Nik'''', ikus-entzuneko eta multimedia eskaintza zabalago baterako bidean.

"Nick dut Nik"

“Nick dut Nik” Arantza Garces-ek aurkezten duen 25 minutuko saioa da. Saioan mota ezberdinetako elkarrizketak eta erreportajeak eskaintzen dira, Interneten mugitzen diren gauzarik bitxienak ere aurkeztuz.

Telebistan ez ezik, ''''Nik dut Nick'''' saioa Interneten ere aurkitu daiteke, www.nickdutnik.com helbidean. Telebistan emititutako elkarrizketak eta erreportajeak aurkezteaz gain, orrialde hau giza-harremanetarako plataforma bihurtu da. Erabiltzaileek web proiektuen proposamenak egin ditzakete eta programen edukien sorreran parte hartu.

“Nick dut Nik” asteazkenetan eskaintzen da da 22:00etatik aurrera ETB-3n.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa