telebista

telebista

Chiloé

Orlandoko Gatorland parkeko krokodriloak, asteleheneko "Chiloé" saioan

A.H.

2009/07/30

Orlandon bizi den Puerto Ricoko komunitatea hurbiletik ezagutzeko aukera ere izango du Jokin Etcheverriak.

"Chiloé" saioak Orlandon barrena egingo duen bidaia, Gatorland parkean hasiko da. Bertan, krokodriloak ikusteko aukera izango du Jokin Etcheverriak, baina baita Floridako fauna ezagutzeko aukera ere. Parketik hirira egingo du salto aurkezleak. Orlando hiria Ameriketako Estatu Batuetako opor hiriburu bihurtu dela konturatuko da eta nahaste ikaragarri ikusiko du kaleetan zehar: dorre handiak, elizak, kontzertuak kalean, untziak hirian galdurik, etab. Hiri aldean bertan, Puerto Ricoko komunitatea ezagutuko du “Chiloé” saioak eta bertako familia batekin ezkontza bat ospatuko dute.

Orlandok eskaintza zabala dauka bisitarientzat. Jolas parke ugari eraiki dituzte hiriaren inguruan, Disney World parkearen arrakastaren ondotik. Jokin ordea, eraikitako lehenengo parkean egongo da: Winter Park. Horrez gain, aurkezleak kirol eta aktibitate ezberdinak praktikatuko ditu saioan zehar: itsasontzi batera lotutako hegazkin batean hegan egin, golfera jokatu eta gainera, NBAko saskibaloi jokalariekin zein Cocoa Beach hondartzako surflari profesioanlekin ibiliko da.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa