telebista

Estreinaldia, etenik gabe

'Harry Potter eta herioaren erlikiak 1', gaur, 21:30ean, ETB1en

I.A.

2014/03/11

ETB1ek Harry Potter eta herioaren erlikiak 1 (Harry Potter and the Deathly Hallows: Part I) filmaren estreinaldia eskainiko du, etenik gabe, gaur, 21:30ean.

Iruzkinak

Euskal Telebistaren lehen kateak Harry Potter eta herioaren erlikiak filmaren lehen partea estreinatuko du gaur gauean, etenik gabe. Harry Potter sagaren azken liburuaren lehen zatiaren zinemarako moldaketa da.

Harry Potterrek (Daniel Radcliffe) ia ezinezkoa den misio bat izango du: gelditzen diren azken horrocruxak aurkitu eta suntsitu beharko ditu, Lord Voldemorten (Ralph Fiennes) agintearekin behin betiko amaitzeko.

Horretarako, 17 urteko aztiak bidaia arriskutsua abiatuko du Erresuma Batuan zehar, Hermione Granger (Emma Watson) eta Ron Weasley (Rupert Grint) lagunekin. Voldemorten arima zatiak biltzen dituzten objektuak aurkitu beharko dituzte.

Halaber, ez dute batere zeregin erraza izango, alde ilunaren boterea gero eta handiagoa baita. Dumbledoreri esker eskuratutako ezagutza erabili beharko du Harryk bere etsaiari aurre egiteko eta azken abenturatik onik ateratzeko.

Ez galdu Harry Potter eta herioaren erlikiak - Lehen zatia, gaur, 21:30ean, ETB1en.

Iruzkinak

Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
#-en_emision-# 22:10 - 23:15 Irrikitown
#-en_emision-# 22:15 - 23:00 La Noche De...

Web berezia Web berezia 'El Conquistador 10': informazio guztia, hemen
Publizitatea

EMAITZEN BILATZAILEA

  • LURRALDEA

  • UDALERRIA

Publizitatea

Ikusiena