telebista

telebista

Elkartasunaren Bideak

'Requiemaren hurrengo eguna' dokumentalaren bigarren atala, gaur ETB-3n

A.F.

2009/08/25

Elkartasunaren Bideak saioak Virunga Parke Nazionalera hurbiltzen gaitu deforestazioaz aritzeko.

Berotegi efektua eragiten duten gas emisioen laurdena oihan tropikalekin lotuta daude. Eremu natural horiek karbono gordekin garrantzitsuak dira eta munduko oreka klimatikoa mantentzeko beharrezkoak dira. Afrikako erdialdeko oihanak munduko oihan tropikaleko bigarren eremurik zabalenak dira, Amazoniaren ostean.

Greenpeacen ikerketen arabera, 2050.urtean Kongoko Errepublika Demokratikoak 34.400 milioi tona CO2 isuriko ditu, estatu espainolaren urteko isurketak baino 65 aldiz gehiago. Bestalde, Greenpeacek zur-industriaren azpiegiturak markatzen ditu deforestazioaren kausa nagusienen artean, isurketa kopurua 2,5 aldiz altuagoak baitira.

Industriak moztutako zuhaitz kopurua handituz doa. Munduko Bankuaren saiakerek ez dute mozketa baimenak kontrolatzea lortu. Gainera, emakida gehienak ukigabeko zonaldeen gainean eman dira. Eremu horiek dira klima-aldaketarako eta basa-bizitzarako erabakigarrienak.

Deforestazioaren arazoa eta Virunga Parke Nazionalean bizitza nolakoa den erakusten digu Elkartasunaren Bideak saioak gaur ''Requiemaren hurrengo eguna'' dokumentalaren bigarren atalean, ETB-3n 22:25tik aurrera.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa