telebista
A.E.
2009/09/02
Alberto Surio Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusiak Gasteizko Telebista eta Irrati Jaialdian programazioaren ardatzak aurkeztu ditu.
Alberto Surio Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusiak denboraldi honetarako komunikazio taldeak dituen helburu nagusiak telebista zein irratian entretenimendua eta albistegiak indartzea direla adierazi du.
Irailaren 1etik 6ra bitartean Gasteizen ospatuko den Telebista eta Irrati Jaialdian aurkeztu ditu Alberto Suriok programazioaren ardatz nagusiak. Jaialdi honetan anfitrioi izango da EITB eta bertan, programa estreinaldiak, proiekzioak, mahai-inguruak aditu ezagunekin telebista tailerrak kalean eta zuzeneko saioak izango dira. Omenaldirik ere iragarri da eta sari eta onespenetarako tartea ere izango dute. Telebista orokor guztiek hartzen dute parte eta telebista eta irrati arloko izen ezagunak ere bertan bilduko dira.
Fikzioaren aldeko apustua eta albistegien lidergoa sendotzea
Denboraldi honetan fikzioaren aldeko apustu garrantzitsua egingo du Euskal Telebistak. Udazkenerako prest egongo diren barne produkzioko saioak nabarmentzekoak dira. Uda honetan, esaterako, "Euskolegas" arrakastatsuaren bigarren denboraldia grabatu da. Aurrerapen bat, hain zuzen ere, Jaialdiaren amaierako ekitaldian ikusi ahal izango da, irailaren 5ean. "Vaya Semanita" umore saiotik jaiotako produkzioak pisu batean bizi den hirukotean korapiloak ditu oinarri: Patxi bilbotarraren (Andoni Agirregomezkorta), Alex donostiarraren (Javier Antón) eta Pruden gasteiztarraren (Iker Galarza) kontuak hortxe izango dira, pil-pilean. Horrez gainera, auzoko, lagun eta neska lagunak ere hor ibiliko dira bazterrak nahasten. Patxiren osabak, halaber, Santik (Ramon Barea) zer esan handia izango du.
"Euskolegas"ekin batera "Go!azen"eko neska-mutilak gogotik aritu dira lanean uda guztian ikasturte berrirako telesaila prest egon dadin. 12 atal izango dira ikusgai. Musika udaleku batean gazte talde baten gorabeherak biltzen ditu "Go!azen"ek. Filmeak izan zuen arrakastak ekarri du telesaila. Lan-taldean telesail honen arrakasta iragartzen duten izenak daude. Zuzendaria, esate baterako, Jabi Elortegi, filma ere berak zuzendu zuen. Eskamentu handia du Elortegik "Goenkale" eta "Balbemendi" telebistan, eta, Zorion Perfektu zuzendu ditu zinean. Musikaren produkzioan, berriz, Orfanato filmearengatik Goya saria eskuratu duen Fernando Velazquez aritu da. Aktore gisa, bikain dantzatu eta abesten duten gaztetxo taldea eta lan guztia borobiltzeko izen handiko aktore euskaldunak, Ramon Agirre eta Jose Mari Berasategi.
ETB-1eko beste estreinaldi garrantzitsu bat "Wazemank 2.0" umore saioa dugu. Anjel Alkain buru dela, berarekin arituko dira, besteak beste, Mikel Pagadizabal, Ainere Tolosa, Mikel Laskurain, Iñake Irastorza, Egoitz Lasa eta Jon Iraola aktoreak. "Wazemank 2.0" saioak "Wazemank"en urratsa jarraituko du. Umore freskoa egitea, familia guztiari zuzendutako umorea, ditu helburu nagusi. "Wazemank 2.0" saioan Anjel Alkainek aurreko epeko pertsonaia ezagunenak berreskuratu ditu eta imitazio berri eta dibertituak egingo ditu.
Albistegiei dagokioez, lidergoa sendotzea eta indartzea da ETBren nahia. Aktualitateari tarte gehiago emango diote ikasturte honetan.
Bestetik, kirolik onena ematearen alde, ahalegin handia egiten ari da Euskal Telebista. Ahalegin horren emaitza uda honetan ikusi ahal izan dugu Frantziako Tourrarekin eta Txapeldunen Ligako emanaldiekin. EITBko zuzendaritzak bide horretan jarraituko du aurrera begira ere eta kirol hitzordu garrantzitsuenak eskaintzen saiatuko da.
Kanpo produkzioaren atalean, ETBn zinerik onena izango da ikusgai. "Cine Éxito", "Cine Sin Cortes", "La Noche De" eta "Zinea" tarteetan izango ditugu, besteak beste pelikularik ezagunenak. Eragon, En busca de la felicidad, Diamantes de Sangre eta Harry Potter y el caliz de Fuego ditugu emango diren pelikulen zerrendan. Horrez gainera, Adrian Monk ikertzailearen jarraitzaileak poz-pozik hartuko dute denboraldi berria, arratsaldeetan, "Teleberri" albistegiaren aurretik.
Eguna irratian hasten da
EITBn eguna irratian hasten da. EITBko irrati taldeak nobedade garrantzitsuak prestatu ditu irrati talderako. Hasteko, Radio Euskadiko "Boulevard" saioak hiru zati izango ditu. 06:00etatik 10:00etara albistegia nagusituko da. Solasaldi anitza izango da tarte honetan eta ahots gaituenak hartuko dute parte. Saioaren bigarren zatia magazinaren tartea izango da. Saioaren hirugarren zatian, berriz, lehen aldiz, ordu beteko lurralde deskonexioak egingo dira: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroarako deskonexioak.
Arratsaldean, "Graffiti" 16:00etatik 19:00etara izango da entzugai eta irratsaioa amaitzean, 19:00etatik 20:00etara informazioa eta entretenimendua uztartuko dituen irratsaio berria. Gauean, "Ganbara" informazio eta iritzi saioa izango dugu aste barruan.
Asteburuetan, "Más Que Palabras" saioa izango da orain arte bezala. Irratigintza serioa eta entretenigarria egoki tarteakatzea da saioaren arrakastaren funtsa.
Euskadi Irratiak, bere aldetik, hurbileko albistegia egingo du. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako berri gertukoenak bilduko ditu. Horrez gainera, arratsaldero 20:00etan albistegi nagusi bat egingo du. Etxeko txikienek ere euren irratsaioa izango dute igandero, eta Euskaldunberrientzat tarte bat prestatzen ari dira.
Radio Vitoriaren 75. urtemuga
Aipamen berezia merezi du Radio Vitoriaren 75. urtemugak. Urte guztian, entzuleekin ospatzen aritu da Arabako irratia urtemuga berezia irratsaioetan sariak banatuz. Urriaren 3an amaituko dira ospakizunak ekitaldi ikusgarri eta deigarriekin. Egun horretan Radio Vitoriako irratsaioak Plaza Berrian egingo dira eta bertan hainbat jarduera izango da. Handiena iluntzean izango da: ekilibrista batek, Zeledon izango balitz bezala, Andra Mari Zuriaren plaza zeharkatuko du.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kultura
Ikusiena
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de promoción | 'Tu plato favorito', próximamente en ETB-2
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Vídeo Al rescate | El rey anuncia el corralito a ritmo de Georgie Dann
El de "Las Supremas de Móstoles" triunfa con una cadena de hamburgueserías
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Entrevista a Leihotikan, que presenta 'Harold | La Jungla Sonora |
Proyecto Optimi contra la depresión y charla con Arantxa Ugartetxea |
'Garagardoaren kultura pixka bat sortu nahi genuke Donostian' | Audioa
Estambul, Baku y la Costa Dorada | Audio de viajes | 8 días, 7 noches
'El Gabinete de Crisis' pide al GMT que borren los primeros 25 minutos del partido
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Desafío en tándem contra Beloki y Anemias. ¡Llegó la hora de la verdad!
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de guarrindongadas | Galletas huntadas con margarina y pipas
Vídeo 'De Boca en Boca' | ¿El Rey ha podido incurrir en encubrimiento?
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo Final de Copa | Alegría de los jugadores del Barcelona tras la victoria
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Video Final de la Copa del Rey | Guardiola elogia al Athletic Club
Vídeo del Athletic | Llegada a Foronda de madrugada | Final Copa
Video Final de la Copa del Rey | Bielsa, sobre su posible renovación
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo del concierto de Madonna en la Super Bowl | Vídeo de Madonna
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Robert Downey Jr. reconoce que ha consumido 70 drogas distintas
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Barricada vuelve con su nuevo disco 'Flechas cardinales' | Vídeo
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Paradise kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra