Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Sari banaketa

Zinemaldiaren itxiera ekitaldia, zuzenean ETB-1en larunbatean

A.H.

2009/09/25

Sari banaketarekin agurtuko dute 57. edizioa

Donostiako Zinemaldiaren itxiera ekitaldia zuzenean eskainiko du Euskal Telebistak larunbat honetan, 21:10ean. Amaierako galan 57. edizio honetako sariak banatuko dira. Sail ofizialean, film onenaren Urrezko Maskorra, zuzendari eta aktore onenen Zilarreko Maskorrak, argazki onenaren saria eta gidoi onenaren saria emango dira.

Bederatzi egunez, mundu osoko zinemagile ezagunenen bilgune izan da Gipuzkoako hiriburua. Zinemaldiak aurten jaso dituen bisita sonatuenen artean Inglorious basterds filma aurkeztera etorritako Quentin Tarantino eta Brad Pitt, eta Donostia saria jaso duen Ian McKellen aktore ingelesa aipatu daitezke.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa