telebista

telebista

Gaueko 21:00etatik aurrera

"4. Denbora", errugbiaren inguruko saio berria, ostegunean ETB-3n

A.H.

2009/09/30

Kirol saioa ostegunero emitituko da gaueko 21:00tik aurrera.

ETB-3k errugbiaren alde eginiko apostuarekin jarraituz, kirol honi zuzendutako saio berri bat estreinatuko du ostegun honetan: "4. Denbora". ETB-3k asteburuetan ohorezko errugbi ligako partidak emititzen ditu eta ostegun honetan estreinatuko den "4. Denbora" saioarekin eskaintza borobila izango du Euskal Telebistak errugbiaren gaurkoatsunaren inguruan.

Saioak errugbiaren lehiaketa ezberdinen jarraipena eskainiko du eta gainera, kirolaren filosofia, euskal taldeen aktualitatea eta errugbiaren inguruko errealitate ezberdinak azalduko ditu errugbia ezagutu zein ezagutzen ez duten pertsonentzat zuzendutako tarte honetan. "4. Denbora" ostegun honetan hasi eta ostegunero emitituko da gaueko 21:00etan.

"4.Denbora" saioak asteburuko emaiatza eta sailkapenak errepasatuko ditu, maila ezberdinetako euskal taldeen jarraipena eginez. Gainera, partida batzuen laburpenak ere eskainiko ditu, jokalari eta entrenatzaileen deklarazioekin eta kirolaren inguruko erreportaje ezberdinak ere emitituko dira, kirolaren inguruko ikuspegi orokorrago bat osatuz. Horrez gain, asteburuko partiden errepasoa, aurrerapenak eta emitituko diren partiden iragarpenak ere izango ditu.

Euskal Herriko errugbiaren gaurkotasun osoa beraz, ostegunero, ETB-3n, gaueko 21:00tik aurerra.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa