telebista

telebista

Elhuyarrek ekoitzia

"Teknopolis" da zientzia-dibulgazioan Europako saio onena

E.O.

2009/10/15

European Science Foundationek antolatu du sariketa eta gaur izan da sari-banaketa Hannoverren (Alemania).

Elhuyar Fundazioak ekoizten duen "Teknopolis" saioak zientzia dibulgatzeko Europako telebista-saiorik onenaren saria jaso du gaur, Europako Zientzia Fundazioak antolatu duen Europako 2009ko Media Sariak sariketaren barruan. Hain zuzen ere, Jonhson &' || 'amp; Jonhson popular science TV Award izeneko saria jaso du. Sari-banaketa Hannoverren (Alemania) ospatu da gaur, eta saria jasotzera Maider Egües zuzendari eta aurkezlea, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia eta Beñar Kortabarria erredaktorea joan dira.

ETBko programa zientzia dibulgatzeko Europako telebista-saiorik onena dela erabaki duen epaimahaia honako pertsona hauek osatu dute: Derek Nelson, AlphaGalileo Fundazioko negozio-zuzendaria, BBCko produktore ohia eta ESAko (Europako Espazio Agentzia) aholkularia; Carl Johan Sundberg, Euroscience erakundeko presidenteordea eta Euroscience Open Forum-en sortzaileetako bat; Philippe Bijvoet, VRT The Flemish Radio and Television Network-ekoa; Frederik Wittock, Europako Johnson &' || 'amp; Johnson Farmazia Ikerketa Zentrokoa; eta Barbara Gallavotti, italiar telebistako kazetaria.

Maider Egüesek adierazi duenez, “Europa mailako telebista-programa onenaren saria jasotzea oso garrantzitsua da guretzat, gure lanaren errekonozimendu bat baita”.

"Teknopolis"ek 12 urte daramatza ETBn emititzen, eta atzo (urriak 13) egin zuten programaren aurkezpena Elhuyar Fundazioaren egoitzan. Elhuyarrek ETBrentzat ekoizten duen programa hau asteazkenero emango da ETB3n (21:30), eta igandero ETB2n (11:00) eta ETB1en (20:00). Aurreko denboraldietako programa guztiak eskuragarri daude saioaren webgunean.



Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa