telebista

telebista

Haur literatura

Gazta eta saguen arteko harreman estuaz, "Ipupomamua" saioan

A.A.

2009/10/30

Nagore Aranburuk aurkeztuta, ostiralean ETB-1en

Adin guztientzako istorioen irakurketa bultzatzen duen saioak, "Ipupomamua"k, gazta eta saguen arteko harreman estua izango du hizpide aste honetan. Ibilbide zaporetsu bat egiteko aukera izango dugu Nagore Aranbururen eskutik, Idiazabalgo Gazta Museoara eramango gaitu. Haur eta helduentzako deigarri izango den liburu bat aztertuko du Manu Muniategiandikoetxeak: Nola dastatu ilargia? Gostin zine adituarekin Desperaux saguaren mundu liluragarrian murgilduko dira. Kontu gehiago ere izango dira, sagu xelebreen inguruan liburutegiek eskainitako ipuinei esker.

"Ipupomamua"ren atal berri hau liburu gomendio mordoz gainezka ere badator. Patxiku ezagutuko dugu, sagu bat da eta bere istorioa Ane Aseginolaza aktoreak kontatuko du.

"Ipupomamua", istorioak irakurri, entzun eta ikustea gustatzen zaion jendearentzako saioa, ostiralean dugu ikusgai ETB-1en 19:30ean.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa