telebista
A.E.
2010/01/22
"Euskadi Directo", "Uyyyyy!", Antxon Urrosoloren saioa, "El Conquis: La aventura", "Wazemank 3.0", "Mugaldekoak" eta euskara sustatzeko tartea izango ditugu saio berrien artean.
galeriak (1)
"Euskadi Directo" albistegia, "Uyyyyy!" umorea eta kirola uztartzen dituen saioa Oscar Terolen eskutik, Antxon Urrosoloren arratsaldeko saioa, "El Conquistador del Fin del Mundo"ri buruzko eztabaida, "Wazemank 3.0" eta euskara sustatzeko tartea izango ditugu berehala ETBn. Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak eta Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak aurkeztu dituzte ostiral honetan ETBko programazio, irudi eta albistegietako dekoratu berriak. Berrikuntzen artean, halaber, pilotarekin beste hitzordu bat izango da ETBn astelehenetan eta udaberrian "Mugaldekoak" estreinatuko da.
Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiarekin eta Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariarekin batera programa berrietako aurkezle eta aktoreak egon dira, besteak beste, David de Jorge, Antxon Urrosolo, Oscar Terol, Iñaki Lopez, Julian Iantzi, Miriam Duque, Oihan Vega, Xabier Euzkitze, Josetxo Lizartza, Pedro Garcia Larragan, Anjel Alkain, Klaudio Landa eta "Mugaldekoak" produkzioko Mireia Gabilondo, Matxalen de Pedro, Sara Cozar, Alberto Berzal eta Getari Etxegarai.
ETB-2
"Robin Food" (astelehenetik ostiralera, 14:30ean)
David de Jorgek sukaldaritza saio berria dakar Euskal Telebistara: "Robin Food". Plater errazak eta osasungarriak prestatuko ditu, naturalak eta zentzudunak; etxean izan ohi ditugun osagaiekin eta zailtasunik gabe prestatzen direnak. Sukaldean gabiltzan bitartean gozatzen ikastea da programaren helburua.
"Euskadi Directo" (otsailaren 8tik aurrera, astelehenetik ostiralera, 13:30ean)
Albistegien aldeko apustuaren baitan, Euskal Telebistak "Euskadi Directo" saio berria estreinatuko du laster. 13:30ean eskainiko da eta entretenimendua, informazioa eta gertutasuna uztartuko ditu. Miriam Duque kazetariak aurkeztuko duen programak eguneko gertakari nagusien zuzeneko ikuspegia eskainiko du. 13 erreportari Euskadiko hiri eta herrietan barna ibiliko dira jazotako albiste, gertakari eta ekitaldien berri modu arin eta atseginean emateko.
Arratsaldeko saioa (otsailaren 15etik aurrera, astelehenetik ostiralera, 16:00etan)
Bazkalondoko egunkari bat da arratsaldeko tartea. Aktualitatea, elkarrizketak, bizimodu ezberdinen kronikak, pertsonaiak... denetarik izango du. Antxon Urrosolo aurkezleari laguntzen beste bi aurkezle, hamar erreportari eta kolaboratzaile taldea egongo dira. Gertakizun eta jazoera anitzen berri eman eta ikus-entzuleari hainbat gaiei buruz aholkatzea izango da euren egin beharra.
Tertulia mahaian kronikariak eta adituak ere egongo dira: kazetariak, psikiatrak, enpresariak, legelariak, kriminologoak, umoristak, medikuak, finka administratzaileak, gizarte laguntzaileak... eta apaiz bat ere bai. Arratsaldeko saioak, gainera, kaleko jendea ere hartuko du, jorratuko diren gaien inguruan lekukoa eman eta gaiei buruzko ikuspegia osa dezaten. Gonbidatu ezagun eta ezezagunak ere izango dituzte. Ikus-entzuleek gonbidatuei galderak egiteko aukera izango dute telefonoz, posta elektronikoz eta Facebook bezalako sare sozial bidez. Saioaren asmo nagusietako bat, dena den, ikus-entzulearekin lotura sentimentala lortzea izango da. Sorpresaz betetako topalekua izango da batzutan eta iraganean jazotako ekintzetara ere eramango gaitu beste batzuetan.
"El Conquistador del Fin del Mundo" (igandeetan, 22:00etan) eta "El Conquis, la Aventura" (urtarrilaren 25etik aurrera, astelehenetan, 23:00etan)
Julian Iantzik aurkezten duen "El Conquistador del Fin del Mundo" saioren seigarren denboraldiaren ikusminak eragin du "El Conquis, la Aventura". Igandeko saioan Patagoniako realityan gertatzen dena aztertuko da tarte horretan. Iñaki Lopezek aurkeztuko du eta bertan, aurreko edizioetako lehiakideak, "El Conquistador"eko kapitainak, saioaren zale direla dioten pertsona ezagunak eta igandean kanporatutako lehiakidea izango dira. Probak, ika-mikak eta lehiakideen nondik norakoak izango dituzte hizpide. Ordurarte erakutsi gabeko irudiak ere emango dituzte saio honetan, tartean, dueloa irabazi duten lehiakideei kanpamentuan egingo dieten harrerako irudiak. Gainera, esklusiban realityaren hurrengo atalean jazoko denaren aurrerapena eskainiko da.
"Uyyyyy!" (otsailaren 1etik aurrera, astelehenetan, 22:00etan)
"Uyyyyy!" saioak kirol jardunaldiaren azterketa egingo du astelehenero umore ukituarekin. Oscar Terolek aurkeztu eta zuzenduko du eta ordutegi nagusian eskainiko da, gaueko 22:00etatik 23:00etara. Ordubete iraungo duen saioan kirol aktualitatearen inguruko mahai ingurua egingo dute lehendabizi eta kirolarekin lotura duen gonbidatu bati elkarrizketa ondoren. Azken zatian Peio Ruiz Cabestany izango dute kolaboratzaile. Astero erronka bati egin beharko dio aurre txirrindulari ohiak.
ETB-1
"Wazemank 3.0" (otsailaren 3tik aurrera, asteazkenetan, 22:00etan)
45 minutuko asteroko umore saioa dugu "Wazemank 3.0". Euskadiko gizartearen eta telebistaren aktualitatea errepasatzen du umore zorrotzez eta barrea eragiteko asmoz beti ere. Atal klasikoekin jarraituko dute, hala nola, Sasianbarrena Autoeskola, Olasagasti Channel, ETB Zapping eta abesti ezagunen bertsio libreak eskaintzen dituen EKO-rekin. Horrez gainera, beste atal batzuk ere sartuko dituzte: Bertsorzista, Xabier Amuriza beldurgarri batek estuasunetan dauden bertsolariei deabruak kanpora aterako dizkien tartea; Putakume eta Munillaren abenturiyak.
Eskuz binakako Pilota Txapelketa ETBn
ETBk pilota emanaldien eskaintza zabalduko du datorren astetik aurrera, astelehen gauetan bi pilota partida eskainiz. Bigarren pilota partida Eskuz Binakako Pilota Txapelketakoa izango da eta hartara, ETBk txapelketako partida guztiak eskainiko ditu. Larunbatetan ETB Saten Josetxo Lizartzarekin "Frontón" saioa ematen da eta Lizartza izango da baita ere igande gauetako jaialdiaren berri emango duen kazetaria. Ostiral eta igandeetan, berriz, pilota emanaldiak Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak eskainiko dituzte.
"Kerman, Mintzalagun Bila" (otsailaren 1etik aurrera)
"Kerman, Mintzalagun Bila" euskara eguneroko bizimoduan sustatzeko helburuarekin sortu den programa da. Kerman Ugarte du protagonista (Oihan Vega). Kerman ahozko euskara behin betiko menderatzeko helburuz kalera irtengo da. Helburu horrekin, Kermanek liburuak dauden-daudenean utziko ditu eta kale aldera abiatuko da euskara eguneroko bizimoduan erabiltzeko helburuz: euskaltegian urteetan irakatsi dioten teoria guztia benetan aplikatzeko garaia iritsi zaio. Programa bakoitzak bost minutu iraungo du, ikusteko zail eta astun ez izateko helburuari jarraiki. Hala, egunean hainbat aldiz errepikatuko dituzte ETBren kateetan.
"Oh Happy Day!" (urtarrilaren 23tik aurrera, larunbatetan, 22:00etan)
"Oh Happy Day!" saioaren arrakastaren ostean, datorren larunbatean, urtarrilak 23, estreinatuko du ETB-1ek abesbatzen arteko lehiaketaren bigarren edizioa. Klaudio Landak aurkeztuta, Euskal Herriko hainbat herritatik etorritako bederatzi ahots talde arituko dira astero nor baino nor: Tolosa, Orio, Irun, Eibar, Donibane Lohitzune, Mallabia, Astigarraga, Durango eta Donostia. Txapeldunak 10.000 euroko saria eskuratuko du.
"Kresala" (otsailaren 23tik aurrera, asteartetan, 23:00etan)
Itsasoaren mundua du ardatz saio honek. Pedro Garcia Larraganek aurkeztuko du eta erreportaje albiste eta protagonisten ahotsak izango ditu. Kaiak, portu handiak, arrantzaleen gora-beherak... itsasoarekin zerikusia duen guztiari egingo diote tartea. Enkanteak lonjetan, itsasoko lanbide zaharrak zein kondaira zaharrak sartuko dira itsasoaren inguruko saio honetan. Horrez gain, surfak, bela munduak eta estropadek ere izango dute tartea. Beste gai batzuk ere ukituko dituzte, tartean itsasoarekin lotutako sukalde kontuak. Euskadiko sukaldari handiak, elkarte gastronomikoetako sukaldariak eta nola ez etxeko-andreak ere hartuko dituzte.
"Azpimarra" (otsailaren 25etik aurrera, astelehetik ostegunera, 20:30ean)
"Azpimarra" izenarekin, Maddalen Iriarteren saio berriak aktualitateari azpimarra jartzea du helburu, analisiaren eta eztabaidaren bidez. Horretarako politologoak, soziologoak, unibertsitateko irakasleak, legebiltzarkideak... sentsibilitate abaniku zabala ordezkatuko duen solaskide taldea igaroko da programako platotik, txandaka, bi lagun egun bakoitzean. Aktualitatearen panorama borobiltzeko elkarrizketari helduko dio saioak tarteka eta egunero zutabe grabatu bat ere izango du, askotariko iritziak biltzeko. Astelehenetik ostegunera emango da saioa, iluntzeko "Gaur Egun"ari ezarrita, 20:30ak aldera, eta hogei minutuko iraupenaz.
"Mugaldekoak"
"Mugaldekoak" II. Mundu Gerraren garaian Euskal Herrian girotutako fikzio lana da. Bi eskaintza desberdin izango ditu: pelikula bat (tvmovie formatoan) eta 13 ataletako telesaila. Azken honetan pelikulan agertzen diren pertsonaia eta istorioek segida izango dute. Pelikula eta telesailaren ardatz nagusietako bat gai historikoa da: Comette Sarea (Bigarren Mundu Gerran Europako lerroetan jausten ziren hegazkin gidari ingelesak, euskaldun mugalarien laguntzaz, beren jatorrizko herrietara bidaltzeko eratu zen nazioarteko sarea). Horrekin batera, eta beti ere gerra osteko giro honetan, herrixka bateko familia baten eta bertako herritarren istorioak ezagutuko ditugu. Telefilma Fernando Bernues eta Mireia Gabilondok zuzendu dute eta telesaila Mireia berak, Eneko Olasagastik eta Carlos Zabalak. Aktore protagonistak Mireia Gabilondo eta Isidoro Fernandez dira eta eurekin batera, besteak beste, Sara Cozar, Iñaki Beraetxe, Matxalen de Pedro, Alberto Berzal, Iñaki Rikarte, Klara Badiola, Aintzane Gamiz, Getari Etxegarai eta Joxean Bengoetxeak hartu dute parte.
Dekoratu eta kontinuitate berria
Datorren astelehenean, urtarrilaren 25ean, ETBk kontinuitate eta albistegietako dekoratu berria estreinatuko ditu. Lidergoa, modernitatea eta hurbiltasun kontzeptuak sendotuko dituen irudia eman nahi da dekoratu berri hauekin. 16/9 formatora egokitutako proposamena da eta gaur egun eskaintzen den irudiarekin eta beste kateek eskaintzen dutenarekin haustea da asmoa. Halaber, soiltasuna islatu nahi da, orain arte nagusi ziren formaz betetako fondoak alde batera utziz.
ETBko marka "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan eta kirol saioetan barneratzeko aukera izateaz gainera, EITB Komunikazio Taldearen markaz ere baliatu ahal izango dira aurrerantzean errekurtso gisa. Horrez gain, dekoratuak aprobetxatzeko set anitz bat kokatuko da. Programa bereziak eta banakoak egiteko, edo dekoratu guztia erabiltzen duen programa baten barruan erabiliko da.
Albistegien irudi bizia eta dinamikoa eskaini nahi da. Erakargarria eta sendoa. Mugimendua fondoetan eta dekoratuen plano anitzetan islatuko da. Dekoratua set anitzekoa bada ere, bizkarrezurra albistegien mahaia izango da. Dena den, beste kokapen batzuk ere aztertuko dituzte aurkezleentzat, mahaitik kanpo.
Kontinuitate berriaren diseinuari dagokionez, ETBk irudi berritzailea eta apurtzailea eman nahi du, beti ere markaren esentzia eta kolore korporatiboak errespetatuz. Soila eta malgua izango da kontinuitateko irudia eta ikus-entzulearekin bat etortzea du helburu.
Beste balio positibo batzuk ere islatu nahi ditu irudi berriak, irudi baikorra eta irekia izan nahi du. ETBn ez ezik, EITBko gainontzeko hedabide eta marketan ere izango du eragina irudi aldaketak.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Ikusiena
7632 bisita
Vaya Semanita, Cambio Radical: Nekane Amaya, la gitana abertzale
6386 bisita
4075 bisita
Vídeo de El Conquistador. Bronca entre Bárbaro y Julen Madina
2392 bisita
Beso entre Omar y Vero y la reacción de Lujanbio | El Conquistador
2292 bisita
El Conquis 2012: Las chicas hablan de la tanga de la Gran Danesa
2141 bisita
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
1652 bisita
Entrevista de eitb.com a Andoni González, primer eliminado del Conquis
1272 bisita
Vídeo reality | Joking of: Asado argentino | El Conquistador
1079 bisita
971 bisita
Entrevista a Bárbaro en el hotel tras abandonar El Conquistador
941 bisita
David gana el duelo en el laberinto de fardos | El Conquistador
888 bisita
Vídeo reality. Eli le pregunta por qué no abandonó antes el Conquis
873 bisita
Avance del quinto capítulo de El Conquistador del Fin del Mundo
839 bisita
Vaya Semanita, Cambio Radical: El Katxi y la despedida de Joxerra
833 bisita
806 bisita
734 bisita
Umorezko bideoa. Finlandia: Azkargorta eta Olazabal Tzanpionza saioan
720 bisita
Vaya Semanita, Cambio Radical: El cenizo, un aguafiestas nato
79 bisita
43 bisita
29 bisita
25 bisita
Entrevista al oncólogo pediátrico Alberto Martí Bosch, en 'Hágase la Luz'
18 bisita
17 bisita
Peio Zabalak etorri zaigun neguaren eguraldi iragarpena egin digu
14 bisita
13 bisita
12 bisita
10 bisita
Nonick, EITB a la carta, IPv6 y nuevas consolas de videojuegos
10 bisita
9 bisita
8 bisita
8 bisita
8 bisita
8 bisita
7 bisita
Andrea Arrizabalaga, telebistako aurkezlea, Ele-Alean egon da
7 bisita
1012 bisita
Entrevista de eitb.com a Bárbaro Oreste ''Cuba'' | El Conquistador
933 bisita
Vídeo del concierto de Madonna en la Super Bowl | Vídeo de Madonna
810 bisita
Vídeo de la Ertzaintza | Testimonios: 30 años de la Ertzaintza
741 bisita
Vídeo de Michel Teló | Michel Teló y su 'Ai se eu te pego', en España
597 bisita
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
571 bisita
Vídeo de los mejores momentos del Athletic-Mirandés | Copa del Rey
529 bisita
Vídeo de celebración del Athletic en San Mamés | Athletic-Mirandés 6-2
520 bisita
Vídeo del atropello mortal de Vitoria | Muere un matrimonio en Vitoria
475 bisita
Vídeo de salida del autobús del Athletic | Athletic-Mirandés en Copa
465 bisita
398 bisita
Vídeo de afición del Athletic en San Mamés | Athletic-Mirandés (6-2)
372 bisita
358 bisita
Vídeo del atraco en un banco de Usurbil | Vídeo de atraco con rehenes
345 bisita
333 bisita
Vídeo de accidente autobús | Autobús choca contra un árbol en Gasteiz
329 bisita
Vídeo de aficionados del Athletic en Pozas | Athletic-Mirandés en Copa
310 bisita
302 bisita
433 bisita
Vídeo de Miranda de Ebro | Mirandés-Athletic Copa ambiente previo
349 bisita
Vídeo Copa del Rey | Mirandés-Athletic: Niños cantan himno de Mirandés
280 bisita
Vídeo goles Mirandés-Athletic 1-2 | goles de Fernando Llorente
259 bisita
Vídeo de montaña | Altitoy Ternua 2012, la belleza de los Pirineos
222 bisita
Vídeo de entrevista a Miguel Mari Urrutia | Vídeo de remonte
202 bisita
LLorente quiere quedarse en el Athletic | Video del Athletic
201 bisita
Video de deportes | Copa del Rey | Mirandés-Athletic Club de Bilbao | Carlos Pouso
166 bisita
Athletic-Mirandés | Infante realiza la ofrenda al busto de 'Pichichi'
154 bisita
Vídeo de Euskaltel-Euskadi | Presentación de la temporada en Gasteiz
130 bisita
Vídeo de llegada del Athletic a Anduva | Semifinales Copa del Rey
129 bisita
128 bisita
Vídeo de declaraciones de Contador | El TAS sanciona a Contador
108 bisita
Vídeo de los goles del Eibar-Alavés | Victoria de los armeros (2-1)
106 bisita
Vídeo de entradas agotadas para el Athletic-Mirandés | Semifinal Copa
105 bisita
Vídeo de declaraciones de Pouso en el Mirandés-Athletic (1-2)
96 bisita
Video Athletic-Mirandés (6-2) | Declaraciones de Bielsa | Copa del Rey
94 bisita
Vídeo de declaraciones de Pouso en San Mamés | Athletic-Mirandés 6-2
93 bisita
Vídeo del Athletic | Declaraciones Pouso entrenador del Mirandés
289 bisita
198 bisita
194 bisita
145 bisita
Madonna + M.I.A. + Nicki Minaj en el vídeo Give me all you luvin'
130 bisita
124 bisita
'Dame un minuto de paz', concurso organizado por la Unesco Etxea
97 bisita
96 bisita
Vídeo de estrenos en cines: 'Katmandú', 'Moneyball' y 'Los Muppets'
80 bisita
Madonna + M.I.A. + Nicki Minaj, Give me all you luvin' bideoklipa
73 bisita
Gira de conciertos de Berri Txarrak | Disco Haria | Video musical
68 bisita
67 bisita
61 bisita
Euskal Telebista estrenará el próximo martes La conspiración
59 bisita
55 bisita
50 bisita
48 bisita
47 bisita
136 bisita
102 bisita
Bideoklipa l Itziarren Semeak taldearen ''Gau luzeak'' kantua
102 bisita
Gaztearen asteburuko proposamena: Michel Telo, Ai se eu te pego
91 bisita
64 bisita
55 bisita
David Guetta eta Nicki Minaj, Turn on me kantaren bideoklipean
51 bisita
Berri Txarrak taldearen kontzertu bira | Haria diskoa | Musika bideoa
49 bisita
48 bisita
44 bisita
Michel Teloren Ai se eu te pego arrakastatsua, orain ingelesez
43 bisita
43 bisita
40 bisita
38 bisita
Kasabianek eta Suedek BBK Liven emandako kontzertuak, igandean ETB-3n
35 bisita
33 bisita
30 bisita
29 bisita