telebista

telebista

"dida" saioko esatariak

Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia eta Jon Gotzon, Arralden

E.O.

2010/01/27

Atxuri taberna bisitatuko dute martxoan ikusteko aukera izango dugun atalean.

Gaztea irratiko Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia eta Jon Gotzonen bisita izan genuen hilaren 25ean "Goenkale"n. Kapitulu hau martxoan ikusteko aukera izango da. Tximista, Itxaso eta beste pertsonai batzuekin solasean arituko dira "dida" saioko esatariak. Atxuri tabernan sartuko dira kasualitatez eta bertako zerbitzari eta bezeroekin ederki moldatuko dira.

Laster, ezustekoak izango dira Arralden. Naroari esker neska iraniar bat etorriko da herrira. Denekin oso harreman ona izango du; batez ere, Tximistarekin.

Hurrengo asteko kapituluetan, Naiak etxetik alde egingo du bere aita German dela jakin ostean. Leonorrek hotelean aurkitu eta Bogara eramango du neskatila. Aliziak uste du hobe dela Naia Bogan geratzea lasaitu eta gauzak barneratu bitartean.

Bestalde, Joanaren gaixotasunaren berri izango du Aliziak. Iboni eskerrak emango dizkio Joanak bere arazoa onartzen lagundu diolako.

Aitorrek Ikerneri maite duela esango dio. Ikernek ere zer edo zer sentitzen du alkatearen semearengatik, baina oraindik ere denbora behar du.

Andoni Masellara joango da Nekane bisitatzera. Ertzain-buruak Kar atxilotu dutela kontatuko dio eta Madariagatarrei buruz dituzten susmoen berri ere emango dio.

Azkenik, Aitor eta Itxasok pasioz beteriko topaketa izango dute.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa