Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Ostiral honetan

Galdakaoko Andra Mari taldea, "EITB Kultura Gaua"n protagonista

A.H.

2010/02/04

Euskal dantza taldearen historian zehar murgilduko da saioa taldeko kideen eskutik.

Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantza Taldearen inguruko saioa izango da ostiral honetako "EITB Kultura Gaua". Taldea, 1955garren urtean sortu zen Galdakoko Andra Mari Elizan elkartzen ziren gazte batzuen ekimenez. Taldea sortzerako orduan bi asmo bete nahi izan zituzten: Euskal Herriko folklorearen ondarearen ezagutzan sakondu eta Galdakaoko biztanleen artean euskal kultura suspertu.

Sortzaileen belaunaldiak berehala bat egin zuen garai hartan antzeko lanetan zebiltzan Juan Antonio Urbeltz Argia dantza taldeko zuzendariarekin eta Jose Angel Irigarairekin. Hauekin batera folklorea ikertzen eta galduta edo galtzear zeuden dantzak eskuratu eta bizi berritzen saiatu ziren urteetan zehar.

Horren adibidea, taldeak Altsasun egindako lana izango litzateke. Izan ere, Altsasun ez&' || 'nbsp; zen azkeneko 60 urtetan inauteririk ospatzen eta Andra Mari dantza taldeak, ikerketa luze baten ondoren eta urte batzuetan ikuskizunak antolatu eta gero, Sakanako herriak ospakizuna bereganatzea lortu zuten.

Mikel Gotilla, Mikel Zamalloa eta taldeko sortzailetako bat izandako Kepa Artetxek izango dira "EITB Kultura Gaua" saioan Galdakaoko taldearen 55 urteko historian zehar gidatuko gaituztenak.

"EITB Kultura Gaua" ostiral honetan dago ikusgai gaueko 22:00etan ETB-3n eta igandean 23:30ak aldera ETB-1en.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa