Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Ordu Txikitan

Gorka Otxoa aktorea, larunbateko "Ordu Txikitan" saioan

Leire Etxazarra

2008/11/21

Otxoak saioko kazetari txikien galderei erantzungo die 22:05etatik aurrera

Gorka Otxoa izango dute gonbidatu larunbat honetako “Ordu Txikitan” saioan. Haurrek egindako galderen bitartez gonbidatuaren bizitzako zirrikitu guztiak ezagutuko ditugu. Zazpi kazetari-txikiak aurrez aurre dituela, surflari zarauztarrak euren galdera zorrotzei erantzun beharko die. Pertsonai ezagunaren atzean dagoen pertsona ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.

Bestalde, egunero sortzen diren albisteen inguruan haurrek duten iritzia eta ikuspuntua jakingo dugu Haur Egun atalean. Bertan haurrek gaurkotasuneko gaiak jorratu eta honen inguruko iritzia emango dute Mikel Elizegi aurkezlearen laguntzarekin.

Gainera kalean egindako inkestak ere ikusiko ditugu. Beti ere umorea oinarri izanik, bideo hauek platoan gai ezberdinak bideratzeko erabiliko ditu Elizegik.

Publizitateak ere bere tartea izango du publizitate spot adierazgarri edota interneten aurkitutako bitxikeriaren bat ikusi eta komentatuz.

Honez gain, Gu geu gara tartean euskaldunon izaera eta nortasuna gehiago ezagutzen lagunduko gaituen galdera zorrotz bat luzatuko dute, bere erantzun posibleekin. Haurrekin horren inguruan hitzegin ostean, aurkezleak emaitza definitiboa emango du ezagutzera.

Hori guztia eta gehiago, larunbat honetan, 22:05etatik aurrera, ETB-1en.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa