Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Aste honetan

Ugalketa teknikei buruzko "Teknopolis" saio berezia

A.A.

2010/03/05

Bizia laborategian ernaltzen denean izeneko erreportaje-dokumentala dakar Maider Eguesek.

Aste honetan ugalketa lagunduaren inguruko saio berezi bat eskainiko du "Teknopolis"ek. Azken urteotan ugalketa-teknikak asko aurreratu dira eta bikoteen antzutasuna sendatzeaz gainera, beste hainbat arazori aurre egiteko ere erabiltzen dira.

Saio berezi honetan teknika horietaz baliatu diren bi familia ezagutuko dituzte. Familia horietako batean, aita paraplegikoa da eta ezin du modu naturalean erekziorik eduki. Gurutzetako Ospitalean, ordea, hazia erauzi zioten, bere emazteari in vitro ernalketa egiteko, eta orain hirugarren alaba edukitzera doaz.

Beste familiaren helburua, berriz, bigarren haurrari familiako gaixotasuna ez transmititzea zen, Alport-en sindromea. Emakumezkoek transmititu eta gizonezkoek pairatzen duten gaixotasun genetikoa da Alport-en sindromea eta gaitz hori gabe jaioko zen haur bat izatea ziurtatzeko, enbrioiaren sexua hautatu behar izan zuten DGP teknikaren bitartez.

Ugalketa-teknikek aurrerapen handiak izan dituzten arren, ugalketa lagunduan haurdunaldi anizkoitz bat edukitzeko arriskua handia da oraindik. Hori saihesteko hainbat modu ikertzen dihardute zientzialariek eta ikerketa horietako bat ezagutuko dute "Teknopolis"en: enbrioi egokiak hautatzeko metabolomikan oinarritzen dena, hain zuzen.

Azkenik, ugalketa lagunduaren etorkizuneko gakoak ulertzen laguntzeko, Espainiako lehen in vitro ernalketa arrakastatsua egin zuen Anna Veiga doktoreari egin diote elkarrizketa Bartzelonako Medikuntza Birsortzailearen Zentroan.

"Teknopolis" saioa&' || 'nbsp;igandean 12:30etan ETB-2n eta 20:00etan ETB-1en.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa