Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Eztabaida

Hezkuntza hirueledunaz "Kalaka" saioan

A.E.

2010/03/10

Eusko Jaurlaritzak bultzatu nahi duen hezkuntza-eredu berriaz eztabaidatuko dute.

Ostegun honetan, ETB-1eko "Kalaka" saioan hezkuntza hirueledunaz izango dute hizpide. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak euskaran, gaztelanian eta inglesean oinarritutako hezkuntza eredua bultzatu nahi du eta horretarako 3 urtez eredu hirueleduna jarriko du martxan 40 ikastetxetan.

Praktikan horrek esan nahi du ingelesa hizkuntza bezala ikasteaz gain, ikasleek beste ikasgai batzuk inglesez jasoko dituztela. Horretaz gain, gutxiengo batetik abiatuta ikastetxeek autonomia nahikoa izango dute hizkuntza bakoitzari astean zenbat ordu eskaini erabakitzeko.

Hezkuntza hirueledunak ereduen sistema gainditzea suposatuko luke eta horrekin hainbat eragile bat datoz, sistema hori gainditzeko garaia iritsi dela pentsatuz.

Zalantzak eta kritikak hezkuntza hirueledunak euskarari uzten dion tarteari dagozkionak dira; ingelesari egindako tartea euskararen kaltetan izango delakoan. Zenbait ikastetxetan horrelako esperientziak martxan daude dagoeneko eta hauek beste arazo bat mahai gaineratu dute: ez dagoela inglesez klaseak emateko gai den irakasle nahikoa.

Maria Luisa Gartzia Gurrutxaga Hezkuntza Saileko Berriztapen zuzendaria, Felix Etxeberria Pedagogian Katedraduna, Joseba Arregi irakaslea, Ana Izagirre EIGEkoa, Jon Moñux STEE-EILAS sindikatukoa eta Kristau Eskolako ordezkari bat bilduko dira gaiari buruz eztabaidatzeko.

Bestalde, Iñigo Agirre interneten chatroulette-atzen ibili da eta chat-eatzeko modu berri honek zer dakarren azalduko du. Lierni Agirrezabala sasoi ilunetan negozio berriak martxan jartzen animatzen den gazte jendearekin izan da.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa