Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Atal berriak

"Burp!"en 3. denboraldiaren estreinaldia, ostiralean ETB-3n

A.H.

2010/03/11

Jokin Etcheverria eta bere burper taldea Euskal Telebistara itzuliko dira ostiral gauetan.

Ostiral honetan, martxoak 12, Jokin Etcheverriak aurkeztutako "Burp!" saioaren hirugarren denboraldia estreinatuko da ETB-3n. Saioaren nortasuna definitzen duen estilo lotsagabearekin jarraituko dute Jokin Etcheverriak eta saioaren kolaboratzaile eta gonbidatuek. Baina berrikuntza eta aldaketa asko ikusi ahal izango ditugu hirugarren denboraldi honetan, hori bai, Euskal Telebistako saiorik eroenak ez du bere estilo xelebre eta bitxia galduko.

Saioak underground kulturari buruz hitz egiten jarraituko du tonu gamberro batekin. Bi denboraldi eta gero, programaren formula beti berriztatzen da eta Burper Pro Team-a beti topera dago performantziak egiteko eta euskal ikus entzuneko ikuspegia mugiarazteko.

Ostiral honetatik aurrera Jokin Etcheverriak plato berria estreinatuko du eta burper-kolaboratzaileen artean, yeti neska bat eta TR1C3 hardcore musika talde bat izango dira, berrikuntza nabarienen artean. Horrez gain, skate board atal berri bat egongo da saioan eta baita ibilaldiak egiteko burponeta berri bat ere. Ostiral honetan Arrankudiaga bisitatuko dute saioaren garraio berri eta xelebre honetan.

"Burp!" ostiralero emitituko da 21:00etan ETB-3n.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa