Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Goenkale eta Gaztea bat!

"Goenkale", Gaztearekin!

I.M.

2010/03/16

Gaur, martxoak 16, "Goenkale"n, Gazteako Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia eta Jon Gotzon esatariak agertuko dira. Kapitulua 22:00etan igorriko da, ETB-1en.

Pausokak kapitulu honetarako, Gazteako goizeko saioetako hiru protagonisten kolaborazioa izango du. Tximistarekin, Itxasorekin eta beste ETB-1eko hainbat pertsonairekin partekatuko dute protagonismoa. Kasualitatez Atxurira hurbilduko dira eta primeran moldatuko dira tabernako zerbitzari eta bezeroekin.

Aste honetan, Neda Atxurin hasiko da lanean, proba gisa. Tximistak dena erakutsiko dio eta oso ondo portatuko da berarekin. Tximista Nedarekin maitemintzen hasiko da.

Benantzio izeneko errentari berria helduko da Bogara, eta Nahiak, berriz, etxetik ihes egingo du.

Olgak aurkitu egingo du semeak materialaren lagina aztertzeko aukeratu zuen laborategia.

Leo ez dagoela aprobetxatuz, Itxasok zita erromantikoa prestatuko dio Koldori. Alkate ohiak, Itxasoren intsinuazio eta probokazioei eutsi ezinik, azkenean, musu emango dio.

Kandido bere bulegotik dirua falta dela konturatuko da. Bera joan zenerako Lukas bulegotik zegoela esango dio Aitorrek. Hori esan eta gero, Ikernek eta Kandidok lapurra Lukas izan dela pentsatuko dute.

Joanak, bestalde, Nedaren pasaportea hartuko du eta horrela jakingo du ez dela berak esaten duena.


Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa