telebista

telebista

"Kirolez Kirol" igandean

Saskibaloia, txirrindularitza eta pilota, ETB-1eko kirol eskaintza

A.E.

2010/03/12

Bizkaia Bilbao Basket-Murtzia saskibaloi neurketa, Paris-Niza eta Tirreno-Adriatico lasterketak eta Gonzalez-Laskurain / Xala-Zubieta Eskuz Binakako Txapelketako partida izango dira ikusgai.

Denetariko kirol eskaintza izango da igandean ETB-1en. Ohi denez, eguerdiko "Kirolez Kirol" tartean saskibaloia izango da ikusgai: Bizkaia Bilbao Basket-Murtzia saskibaloi partida eskainiko da Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Jokin Etxebarriaren eskutik.

Arratsaldeko "Kirolez Kirol"en ekinaldian txirrindularitzari egingo diote tartea. Hasteko, Paris-Niza lasterketako 7. eta azken etapa ikusiko da 119.kilometrotakoa. Fermin Usabiagak eta Unai Osak emango dute Nizan hasi eta amaituko den lasterketaren berri.

Ondoren, Tirreno-Adriaticoko bosgarren etapari erreparatuko diote. 234 kilometrotako etapa luzea Chieti eta Colmuzanoren artean. Xabier Usabiagak eta Mikel Artetxek egingo dute lasterketaren kontaketa.

Pilotak hartuko dut lekuko ondoren. Eskuz binakako Txapelketako Gonzalez-Laskurain eta Xala-Zubietaren arteko partida eskainiko da. Aurretik, Retegi BI-Merino eta Idoate-Arruti arituko dira nor baino nor. Jaialdi guztiaren berri 17:00etatik aurrera Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak emango dute.

Azkenik, "Kirolez Kirol" saioak 21:00etan zabalduko du berriro bere leihoa futbol jardunaldiaren errepasoa egiteko.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa