telebista

telebista

Larunbatean, 21:00etan

Iruñeko sekretuak agerian, "Euskal Herria: Bide Batez" saioan

A.A.

2010/03/12

Aurpegi anitzeko hiria da, historiaz beterikoa, eta horiek ikustera gonbidatuko gaituzte.

Iruñea, Erreinuko hiriburua izenburuko atala dakar larunbat honetan, gaueko bederatzietan, "Euskal Herria: Bide Batez" saioak. Iruñea baskoien lehen hiria izan zen eta Erdi Aroko erreinu txiki bateko hiriburua. Gaurdaino gorde du mendeetan zehar entzutetsu egin duen giro bizia.

Historiaz beteriko hiri honek bisitariak adeitasunez hartzen baditu ere, ez dizkie hasieratik erakusten sekretu guztiak, eta horiek ikusteko gonbidatu luzatuko die ikus-entzueei ETB-1eko dokumental saioak.

Arga ibaiaren ertzean hasi eta bukatuko dute sei kilometro inguruko ibilbide zirkular hau, honako lekuak bisitatuz: Magdalena zubia, Santa Maria katedrala, Nafarroako Erregeen antzinako jauregia egon zeneko lekua, egun Nafarroako Artxiboaren egoitza dena, Udaletxeko plaza, San Saturnino eliza gotortua, Nafarroako Museoa, Santo Domingoko malda, San Frantzisko plaza, San Nicolas eliza, Gazteluko plaza, Estafeta kalea, Sarasate pasealekua eta Baluarte berria, besteak beste.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa