Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Ibilbide kulturala

Elkano Browning Cream-en musika, aste honetako "EITB Kultura"n

A.H.

2010/03/15

Ohi denez, musika, antzerki, moda eta arte munduko azken nobedadeen errepasoa egingo du ETBko saioak.

Kultur proposamenez beteta dator "EITB Kultura" saioa asteon. Musika hartuko dute abiapuntu Elkano Browning Cream taldearen eskutik eta ondoren beste hainbat alor jorratuko dituzte, hala nola, antzerkia, artea eta moda. Ibilbidearen zatirik handiena Gasteiztik mugitu gabe egingo dute: Edurnezuri. La verdadera historia de Blancanieves ezagutuko dute Montehermoso kultur aretoan, Artiumaren ondoko plaza eraldatuko duen Plaza Salon Urbano proiektua hurbiletik ezagutuko dute eta Gasteiz On pasarelako jantzi kolekzioak ikusiko dituzte. Bilbora salto eginez, Zabalguneko abesbatzarekin izango dira, elkartearen 100 urteko historia errepasatzeko, eta Rita McBride artistaren eskulturak ezagutuko dituzte. Donostian Chuneta artistaren margo lanak bisitatuko dituzte.

Elkano Browning Cream taldearen erritmora mugituz hasiko du "EITB Kultura"k bere asteko ibilbide kulturala. Mikel Azpiroz, Matt Harding eta Franc Mantegarik osaturiko hammond hirukoteak bere bigarren diska aurkeztuko du. Hiru musikarien fusio entzutetsuak groove-a lortu du emaitza moduan, baina oraingo honetan ahotsaren presentzia handiagoa dago haien abestietan. Elkano Browning Cream 2 lanaren aurrerapena egingo dute Donostian, Gasteizen eta Bilbon emango dituzten kontzertuen aurretik.

Ortzai Arte Dramatikoko Laborategiak Edurnezuri. La verdadera historia de Blancanieves antzezlana prestatu du. Edurnezuriren benetako istoriotik abiatuta, gaur-gaurko gaiak ere sartu dituzte argumentuan: Gasteizko tranbia, mobilizazio plana, krisi ekonomikoa... Datorren asteburuan Montehermoso kultur aretoan aurkeztuko dute, Gasteizen ospatzen den familiari zuzendutako lehen antzerki zikloaren baitan.

Consonni produktora artistikoaren ekimen berria ere ezagutuko du aste honetako "EITB Kultura"k. Plaza Salón Urbano proiektu honek Artiumaren alboko plaza eraldatzeko helburua dauka. Gaur egun paseatzeko lekua den plaza hau intimoagoa, pertsonalagoa eta parte- hartzailea bihurtu nahi dute. Proiektuaren lehengo fase honetan urbanismoa eta arte garaikidea fusionatzeko informazio bila dabiltza.

Bilboko Zabalguneko abesbatzak mendeurrena bete du. 100 urteko historia luze honetan kalitate handiko zarzuelak eskaini ditu eta horien artean toki berezia dauka Jesus Guridiren El Caserío lanak. Berriro ere publikoaren esker ona jasotzeko asmoz Bilboko Campos Eliseos antzokian aurkeztuko dute.&' || 'nbsp;

Gasteiz On pasarelak datorren denboraldirako tendentziak aurkeztuko ditu. Sortzaile gazteen desfile honetan Isabel Arroyabe gasteiztarrak bere burukoak aurkeztuko ditu eta Kamerundik datorren Sidonie Ngokok, berriz, jantzi koloretsuak. Bien sormen lanak erakutsiko dituzte.

Moda mundutik artera egingo du salto "EITB Kultura"k. Bilboko Carreras Mugica galerian Rita McBrideren molde eta egitura ezberdinetako lanak bisitatuko dituzte eta Donostiako Okendo aretoan Chuneta artistaren "Todo es pintura" erakusketa.

"EITB Kultura" astearte honetan 00:25etatik aurrera emitituko da ETB-2n, ostegunean 00:15etatik aurrera ETB-1en eta ostiralean 21:30etatik aurrera ETB-3n.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa