Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Luis Mendizabalek aurkeztuta

Unai Manterola apaiz gaztea, asteazkeneko "Kalifornia" saioan

A.H.

2010/03/16

Bere lanari buruz hitz egingo du eta Jose Ignacio Munilla Donostiako goitzan izendatu izanaren aurkako bere iritzia azalduko du.

Unai Manterola erretore gaztea izango du solaskide aste honetan Luis Mendizabal kazetariak ETB-3ko "Kalifornia" saioan. 2006an egin zen apaiz zumaiarra, bere garaiko apaizik gazteena izan zelarik. Urte horretan bertan beste gipuzkoar bat, Jose Ignacio Munilla, gotzainik gazteena bihurtu zen Palentziako eliz barrutiko buru izendatu zutenean. Munilla Donostiara itzuli denean, Manterola erabaki horren aurka agertu den apaizetako bat izan da.

Nolakoa da erretore gazte baten bizitza eta lana? Zergatik protesta egiten du publikoki eliz jerarkiak hartutako erabakien aurrean? Zeintzuk dira Munilla eta bien arteko ezberdintasunak? Zer eskaintzen die bere eliztarrei? Galdera horiei erantzuna emango die asteazkenean 22:40tik aurrera ETB-3n ikusgai izango den elkarrizketan.



Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa