Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Xabier Euzkitzek gidatuta

Bidesariak Gipuzkoan eztabaidagai, "Kalaka" saioan

A.A.

2010/03/17

Etxebizitzen alokairuan aski hedatua dagoen iruzur baten berri emango du Lierni Agirrezabala kazetariak.

Gipuzkoa aldean eta batez ere errepidean dabiltzanen artean hautsak arrotu dituen gai bati helduko diote ostegun honetan Xabier Euzkitzek gidatzen duen "Kalaka" saioan: Gipuzkoako Foru Aldundiak errepide nagusietan bidesariak ezartzeko hartutako erabakiari.

Prozedura argitu ez den arren, badirudi lehena N-1ean, Etxegarate gainean, izango dela, eta hortik aurrera beste hainbat errepidetara ere zabalduko da. Azpiegitura mantendu ahal izateko erabiltzaileak berak ordaindu behar duela dio Foru Aldundiak. Kontra daudenenentzat, berriz, bide hauek oinarrizkoak dira, ez dago alternatibarik, beraz, bidesaririk ere ez.

Honetaz guztiaz hitzegiteko "Kalaka"ko mahaian izango dira Juan Mari Juaristi Zuzenbidean lizentziaduna, Martin Barriuso filosofoa, Iñaki Agirreazkuenaga Zuzenbide Administratiboan katedraduna, Luis Murgia RACVNko mugikortasun eta bide segurtasuneko arduraduna, Estitxu Ugarte Hiru sindikatuko bozeramailea eta Iñigo Almortza tratantea.

Bolo-Bolo tartean Iñigo Agirrek zezenzale eta abeltzainekin konpartituko ditu Nafarroako Gobernuak zezen ikuskizunak kultur ondare izendatzearen alde hartu duen erabakia .

Etxebizitzen alokairuan aski zabalduta dagoen iruzur batekin topo egin du Lierni Agirrezabala kazetariak eta zuzen zuzenean erakutsiko du iruzurra nola gertatzen den.

Gaueko hamarretan hasiko da "Kalaka" ETB-1en.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa