telebista

telebista

Telebista saria

Telebistaren Arte eta Zientzien Akademiak 'Go!azen' sarituko du gaur

A.E.

2010/06/09

Madrilgo Teatros del Canaleko Areto Berdean izango da ekitaldia eta bertan, telebista guztietako profesional ezagunek hartuko dute parte.

ETB-1eko ''Go!azen'' musika telesailak telebista kate autonomikoetako umeentzako saio onenaren saria jasoko du gaur Telebistaren Arte eta Zientzien Akademiaren eskutik. Madrilgo Teatros del Canaleko Areto Berdean izango da ekitaldia eta bertan telebista guztietako profesional ezagunek hartuko dute parte.

Joselu Blanco ETBko Programazio zuendaria, Jabi Elortegi telesailaren zuzendaria, Itziar Zeberio produktore eragilea, Xabier Zabaleta gidoilaria eta Barbara Rivas eta Iñigo Aizpitarte aktoreak joango da sari banaketara.

Telebistaren Arte eta Zientzien Akademiako Kontseiluak kate autonomikoetako 2009ko saio onenak aukeratu ditu. ''Go!azen'' telesail musikalaz gain, IB3 Televisiok albistegien saria jaso du uztailean eta abuztuan Mallorcan izan ziren atentatuei buruzko informaziorengatik; TV3k entretenigarri onenaren saria jaso du ''Casal Rock'' saioarengatik; TVVko ''L''Alqueria Blanca'' fikziozko saio onena bezala nabarmendu dute, eta Telemadrid kateko ''Postales de Madrid para el siglo XXI'', berriz, dokumental onena izendatu dute.

Basakabi udalekuko gazteen abenturak kontatzen ditu Jabi Elortegik zuzendutako telesailak. Musika, dantza eta gazteen bizipenak dira telesail arrakastatsuaren ardatzak. Aktoreen artean eta ikasleak hezurmamituz Barbara Rivas, Iñigo Azpitarte, Yeray Vázquez, Yago Mateo, Inma Fernandez, Aitor Saumell, Zulai Plazaola, Jon Urbieta, Itxaso Paia, Jokin Ayerregaray eta Amane Ibañez daude. Bestalde, irakasleak Karlos Nguema, Jox Berasategi, Yolanda Pascualena eta Ramon Agirre dira. Koreografia guztiak Carlos Nguema eta Josu Mugikarenak dira.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa