Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Errekonozimendua

'Go!azen'ek Rose d'Or sari ohoretsuetarako izendapena eskuratu du

A.E.

2010/06/11

Emmy sariekin batera, telebistako nazioarteko sari garrantzitsuenak dira.

''Go!azen'' film musikalak Rose d''Or sarietarako izendapena lortu du. Sari hauek, Emmy sariekin batera, nazioarteko sari garrantzitsuenak dira.

Rose d''Or, Global Television Festival jaialdia nazioarteko telebista arloko&' || 'nbsp; ekitaldi garrantzitsuenetakoa da. Irailaren 22an emango ditu ezagutzera irabazleak Suitzako Lucerna hirian egingo den ekitaldian. Ekitaldi honekin, gainera, lehiaketaren 50. urteurrenari itxiera borobila jarriko diote.

Haur eta gazte saioen sailean izendatu dute ETBko ''Go!azen'' film musikala. Hau ez da, baina, Pausokak ekoiztutako saioak jasotzen duen lehen izendapena. Hain zuzen ere, atzo (ekainak 9) Espainiako Telebista Zientzia eta Arteen Akademiaren eskutik telebista autonomietako haur saiorik onenaren saria jaso zuen.

''Go!azen''ek apaiz batzuek zuzentzen duten diziplina zorrotzeko udalekubatean gertatzen den istorioa du ardatz. Bertan dauden 16 bat urtekoneska-mutilen abenturak biltzen ditu musika eta koreografiakoinarritzat hartutza. Iñigo Azpitarte (Beñat), Barbara Rivas (Irati), Yerai Vazquez (Gorka), Yago Mateo (Landa), Inma Fernandez (Desirée), Aitor Saumell (Asier), Pedro Alfonso Vilas (Hector), Zulai Plazaola (Leire) eta Jon Urbieta (Baldar) dira aktore gazte protagonistak. Horrez gainera, eskarmentu handia ere baduten bi aktore daude: Ramon Agirre (zuzendaria) eta Mikel Losada (Julen). Filma Jabi Elortegik zuzentzen du, Josu Mujika dute koreografo eta Fernando Velazquez berriz da ''Goazen''-eko ekoizle musikala.

Pelikulan zehar eta traman integraturik, euskarazko hainbat euskal kanta ezagun kantatzen eta dantzatzen dituzte: ''Lau Teilatu'' eta ''Aitormena'', klasikoak eta arrakasta handiko beste kanta batzuk: Ken Zazpiren ''Ilargia'' edo The Uski’s-en ''Horrelako eta baita pelikularako beren-beregi konposatu diren bi kanta ere, ''Go!azen'' izenburupean bata eta rap estiloko ''Futbola eta lehia'' bestea. Kanta guzti-guztiak estilo berrietara egokituak izan dira, eta pelikulako protagonistek grabatu dituzte.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa