telebista

telebista

Emanaldi berezia

Portugaleteko 'Munduko Dantzak' jaialdia ikusgai larunbatean ETB-1en

A.H.

2010/07/30

Chile, Buriatia, Bulgaria, India, Dagestan eta Brasileko taldeek parte hartuko dute Portugaleteko Folklore Jaialdian.

Larunbat honetan, Euskal Telebistako lehen kateak eta eitb.com (jarraitu zuzenean)&' || 'nbsp; ''Munduko Dantzak'' kale ikuskizun exotikoa eskainiko dute gaueko 23:20tik aurrera. Imanol Artola eta Itxaso Martinen kontakizunearekin, Portugaleteko XXXVI. Nazioarteko Folklore Jaialdian esku hartu duten taldeen emanaldiak ikusgai izango dira.

Buriatia eta Dagestan Soviet Batasuneko errepublika ohiak, Chile, Bulgaria, India eta Brasil herrialdeetaako ordezkariek parte hartuko dute jaialdian. Guztira 6 eszenategi atondu dituzte Portugaleteko Carlos VII kalean zehar eta bakoitzean emanaldi laburra egingo dute dantzariek. Horrenbestez, talde guztiak aldi berean arituko dira ikuskizunari osotasuna emanez.

Mundu osoko dantza eta musika taldeak batzen dira urtero Elai Alai kultur elkarteak antolatutako Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdi honetan . Hori dela eta, mendeetan zehar haien izate eta tradizioa mantendu duten herrien topagune da ekitaldi hau, izan ere, nazioarteko jaialdi honetan erakusten dituzte haien kultur ohiturak, dantza eta musika ikuskizunen bidez.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa