Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

17. denboraldia

'Goenkale'ren denboraldi berria irailaren 27an hasiko da

Enea Otermin

2010/09/01

Dekoratu eta pertsonai berriz beterik dator 17. denboraldia.

"Goenkale"ren denboraldi berriko lehenengo atala datorren irailaren 27an eskainiko da 22:00etatik aurrera ETB-1en. Hasteko, Alizia eta Germanen arteko ezkontza ikusteko aukera izango dugu. Bestalde, Kandido eta Leonor elkarrekin bizi dira; baina ustekabeko albiste bat jasoko du Leonorrek eta Kubara bueltatu beharko du denboraldi baterako. Kandidok, gainera, beste emakume interesgarri bat ezagutuko du. Horretaz gain, Abelek albiste garrantzitsu bat emango die Madariagatarrei.

Kevinek Nedarekin maiteminduta jarraitzen du. Gero eta jende gehiagok ezagutzen du bere sekretua eta horrek arriskuan jarri dezake Tximistarekin duen adiskidetasuna. Lukasek eta Ikernek, aldiz, denboraldi bat elkarrengandik urrun egon beharko dute, Ikerne kanpora joango baita lanera. Ez dira egun errazak izango Lukasentzat mehatxu anonimoak ere jasoko baititu. Hamazazpigarren denboraldi honetako lehen ataletan emititu zen azken atalean izan zen leherketa izugarriaren ondorioak ere ezagutuko ditugu.

Dekoratu eta pertsonai berriak ere ezagutuko ditugu datorren irailaren 27an. Horietako bat Murrieta familia izango da. Peru aitak eta Iker eta Eider seme-alabek sekretu garrantzitsu bat ezkutatzen dute. Paula eta Uxue ama-alabak, bestalde, Madariagatarrekin oso erlazio estua izango dute. Julene izeneko beste emakume batek, aldiz, desegonkortu egingo du Kandido eta Leonorren arteko erlazioa. Horretaz gain, Madariagatarrekin zerikusia duen beste sekretu bat gordetzen du.

Nekane komisariara bueltatuko da eta Arralden desagertu den emakume baten kasua ikertu beharko du Ander izeneko ertzain berri baten laguntzarekin.

Manex izeneko mutil batek umorea ekarriko du Arraldera. Ibonek kartzelan ezagutu zuen Manex eta Bogan azalduko da bere lagunari laguntza eskatuz.


Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa