Ai ama
chiloe
Goenkale
Mihiluze

telebista

Kirol eskaintza

Estropadak eta pilota, ostegunean, ETB-1en eta eitb.com-en

A.A.

2010/09/01

Donostiako Banderaren sailkatze saioa eta Lekeitioko torneoa izango dira ikusgai.

Estropadak eta pilota eskainiko ditu ETB-1ek ostegun honetan. 17:25etik, Kontxako Badiatik zuzenean, Donostiako Banderaren gizonezkoen sailkatze saioa izango da ikusgai, eitb.com-en ere. Mikel Olazabalek, Jose Luis Erkizia Baserri-k eta Juanan Legorburuk egingo dute kontakizuna.

Gaueko hamarretan Lekeitioko San Antolin jaietan barruan antolatutako torneoko bi partida eskainiko dira Xabier Euzkitze eta Josean Tolosaren eskutik: aurrena Arretxe II-Mendizabal II eta Idoate-Beroiz bikoteen arteko norgehiagoka eta ondoren Berasaluze VIII-Zubieta, Bengoetxea VI.aren eta Apraizen aurka.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa