telebista

telebista

Pilota

Lekeitioko pilota txapelketa, ostiraleko 'ETB Kantxa' saioan

A.H.

2010/09/02

Irujo-Barriola eta Xala-Begino bikoteek txapelketaren bigarren finalerdia jokatuko dute ostiralean.

Euskal Telebistako lehenengo kateak ostiralean Lekeition jokatuko diren pilota partidak eskainiko ditu 22:00etan ''ETB Kantxa'' kirol saioaren barruan. Hasteko, Retegi Bi-Galarza eta Urrutikoetxea-Peñagarikano bikoteen arteko norgehiagoka izango da ikusgai. Ondoren, Martinez de Irujo-Barriola eta Xala-Begino izango dira aurrez aurre torneoko finalerdian. Xabier Euzkitzek eta Josean Tolosak egingo dute kontakizuna.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa